Zenbait teknika kooperatiboen bilduma

Askotan, proiektu bat martxan jartzerakoan, ez dakigu oso ondo zein teknika izan daitekeen erabilgarriena edota teknika berri bat martxan jartzeko gogoa edo beharra izaten dugu.

Behar horiei erantzunez eta guztiontzat ere baliagarri izan daitekeelakoan, zenbait tresnen bildumatxoa egin dugu. Ez daude denak, noski; baina daudenak interesgarriak dira.

Beheko estekan klik eginez gero, aukeratutako hainbat teknika kooperatibo eta horien gainko azalpentxo bat aurkituko duzu. Ea erabilgarriak zaizkizun!

Oinarrizko teknika kooperatiboen taula

Anuncios

Formazio saioetan erabilitako materiala

Formazio saioetan ez dugu material teoriko handirik erabili. Egia esan, partaideen eguneroko praktikatik abiatutako hausnarketa izan da nagusi formazio saio gehienetan.

Hausnarketa hori dinamika, teknika eta jolas kooperatibo anitzak erabiliz eraman da aurrera, eta praktika horietatik abiatuta heldu gara teorizaziora. Partaideek eurek, egunerokoko praktika aztertuz, identifikatu dituzte teorian adituak direnek identifikatutako ezaugarri, printzipio, arazo eta irtenbide berak (teorikoek eurek egin duten moduan).

Hala ere, eta sekuentzia didaktikoaren diseinuan lagungarri izan daitekeen tresnatxoa jarri da, azken saioan, partaideen esku. Behean atxikitako artxiboan  aurki dezakezu tresna hori (pdf formatuan).

Sekuentziaren diseinua

Hirugarren formazio-saioa

Maiatzaren 6an egin zen datorren ikasturtean Ikaskide Proiektuan parte hartuko duten kide berrien hirugarren formazio-saioa.

Oraingoan, datak egokienak ez zierla eta, 9 ikastetxetako 28 kide bildu ginen.

Saioan honako hauek landu ziren:

  • Ikaskide taldeetan egitearen helburuen gaineko hausnarketa. Hausnarketa hau bideratzeko taldekako dinamikak jarri ziren martxan.
  • Ondoren, denon artean talde txikietan egindako lana partitu zen eta argi geratu zen zeharkako konpetenzien lanketarako tresna ezin hobea dela ikaskide taldetan lan egitea. Horretaz gain, denontzako eskolaren bidean ere urrats garrantzitsuak emateko tresna gisa kokatu zen ikaskide taldeen metodologia.
  • Ondoren, konpetentzien gaineko hausnarketa bideratu zen: zeharkako konpetentzia guztiak eta konpetentzia espezifiko guztiak elkarrekin landu al daitezke? Lehentasunak markatu behar direla argi geratu zen eta zeharkako konpetentzia -eta azpikonpetentzia- bakar batean indarra jarri, gainontzeko konpetentziak ere horrekin batera landuko direla jakitun, baina denak ezin ditugula ebaluatu, beraz, lehentasunezkotzat hartzen dugun hori soilik ebaluatuko genuke.
  • Atsedenaren ondoren, bukatzeko, taldeka bilduta, ikaskide taldeen bidez lantzeko gai bat aukeratu zen talde txikitan eta lanketa horren diseinuari ekin zitzaion talde txikitan (talde bakoitzak gai desberdin bat aukeratu zuen). Beraz, martxan jartzeko sekuentzia didaktikoaren lehen zirriborroa osatu zuten saioko partaideek, taldean lan eginez.