2011ko martxoaren 17an egin da Iksakide Proiektuan parte hartzen duten kideen arteko II. Mintegia.
Saio honetako helburuak honako hauek izan dira:
- Proiektuen esperimentazioa baliatuz, hezkuntza kooperatiboaren gakoak hobeto identifikatzea.
- Elkarlanean, hobekuntzarako proposamenak aurrera eramateko urratsak aurreikustea.
- Taldearen ezagutzaz, trebeziaz eta esperientziaz baliatu gure ezinak gainditzen saiatzeko.
- Elkarren ezagutzaren eta proiektuak partekatzearen bidez, talde sentimendua indartu.
Aurrera eramandako jarduerak, berriz, honakoak:
1) Harrera, aurreko saioa gogora ekarriz eta bigarren saiorako helburuak eta lan dinamika azalduz.
2) Talde txikitan (I): Saio honetarako hautatu dugun “fokoa” edo gaiaren lanketa: Taldekatzearen eta ikasleen inplikazio eta konpromiso maila ezberdinaren ondorioz sortzen diren arazoak, trabak, ezinak. Bereziki:
- Motibazioarekin zerikusia dutenak.
- Parte-hartzeari buruzkoak.
3) Talde handian
- Batera jartzea.
- Hezkuntza kooperatiboaren Jardunaldien egitaraua (apirilaren 1a) eta hurrengo mintegi saioaren aurreikuspena (maiatzaren 26a).