Ikaskide taldeak eta aniztasunaren trataera – Hasi berrien II. Mintegia

Maiatzaren 17an egin zen Ikaskide Proiektuan aurten hasitako kideen arteko II. Mintegia.

Bertan, Ikaskide taldeak eta aniztasunaren trataera izan zen landutako gaia.

Zer ekarpen egin diezaioke hezkuntza kooperatiboak aniztasunaren trataerarai? Nola landu aniztasuna ikaskide taldeen bidez?… Galdera horiei eta gehiagori erantzuna ematen saiatu ziren mintegiko partaideak eta aholkulariak.

Ohi moduan, hezkuntza kooperatiboan oinarritutako ariketa praktikoetatik abiatu zen proposatutako hausnarketa. Bertatik, ondorio teorikoak atera ziren eta, azkenik, ondorio teoriko horiek gelako egunerokotasuneko praktikan nola txertatzen diren ere aztertu zen.

Mintegiaren bilakaera eta bertatik ateratako ondorioak ezagutu nahi badituzu, egin ezazu klik beheko estekan.

Kide berriak-II Mintegia-ANIZTASUNAREN TRATAERA

Mintegiko partaideak:

Formazio saioak

Formazio saioak 2011ko apirila eta maiatzean egingo dira, MUko HUHEZI fakultatean, 2011/12 ikasturtean Ikaskide Proiektuan parte hartuko duten ikastetxe berrietako kideekin.

Honako hauek dira saioetako datak:

  • Apirilaren 8a
  • Apirilaren 15a
  • Maiatzaren 6a

Saioetako ordutegia: 9:00 – 14:00

Saio hauek metodologia kooperatiboak erabiliz eramango dira aurrera.

Helburuak:

Ikerketa-jarduera ibilbideari jarraiki,  praktikatik abiatu eta teoriara iristea, hurrengo urratsak emanez:

  • Norbere praktikaren hausnarketatik abiatuz, ikaskide taldeen beharraren zergatiak azalarazi.
  • Dinamika anitzen bidez, elkarrekiko konfidantza bilatu eta formazio-saioetako partaideak talde moduan funtzionatzea lortu.
  • Kasuen azterketaren bidez arazoak identifikatu eta irtenbide posibleak bilatu.
  • Praktikaren hausnarketaren bidez ikasketa kooperatiboaren printzipioak eta helburuak mahai gaineratu.
  • Egindako dinamiketan hausnartuz, ikaskide taldeetako kide guztien eta bakoitzaren rolak identifikatu eta horien funtzioak zehaztu.
  • Egindako dinamiketan hausnartuz, irakaslearen funtzioak identifikatu.
  • Ikastetxeetan praktikan jarriko diren sekuentzia didaktikoen diseinuan barneratzen hasi.