II. Mintegia – helburuak eta antolaketa

2011ko martxoaren 17an egin da Iksakide Proiektuan parte hartzen duten kideen arteko II. Mintegia.
Saio honetako helburuak honako hauek izan dira:
  • Proiektuen   esperimentazioa baliatuz, hezkuntza kooperatiboaren gakoak hobeto   identifikatzea.
  • Elkarlanean,   hobekuntzarako proposamenak aurrera eramateko urratsak aurreikustea.
  • Taldearen ezagutzaz,   trebeziaz eta esperientziaz baliatu gure ezinak gainditzen saiatzeko.
  • Elkarren ezagutzaren eta proiektuak partekatzearen bidez, talde sentimendua indartu.

Aurrera eramandako jarduerak, berriz, honakoak:

1) Harrera, aurreko saioa   gogora ekarriz eta bigarren saiorako helburuak eta lan dinamika azalduz.

2) Talde txikitan   (I): Saio honetarako hautatu dugun “fokoa” edo gaiaren lanketa: Taldekatzearen   eta ikasleen inplikazio eta konpromiso    maila ezberdinaren ondorioz sortzen diren arazoak, trabak, ezinak. Bereziki:

  • Motibazioarekin zerikusia dutenak.
  • Parte-hartzeari buruzkoak.

3)    Talde   handian

  • Batera jartzea.
  • Hezkuntza   kooperatiboaren Jardunaldien egitaraua (apirilaren 1a) eta hurrengo mintegi   saioaren aurreikuspena (maiatzaren 26a).

Talde lanaren faseak

Talde lana, eta are gutxiago, lan kooperatiboa, ez da ikasleak taldean jartzeagatik berez eta momentuan sortzen den kontua.

Prozesu bat beharrezkoa da taldean, talde lanean, lan kooperatiboan aritzeko eta fase desberdinak ditu prozesu horrek. Fase horiek guztiak gertatzen dira, normalean, talde bat elkarlanean jartzen denean; beraz, horien gainean gogoetatzeko laguntzatxo bat izatea ongi datorkigu guztioi ere.

Ondoko txostenean azaltzen da talde lanaren faseen eskema; ziur asko, zuk zeuk zure gelako taldeetan ere behatu ahal izan duzuna.

Egin ezazu klik beheko estekan, ea zuk ere fase berdinak ikusi ahal izan dituzun.

Talde lanaren faseak