Ikaskuntza kooperatiboan aurrera pausoak egiteko asmoz IKASKIDE proiektuan parte hartzen duten ikastetxeetako dinamizatzaileekin formazio eta elkartruke saioak izaten ditugu. Gaurkoa dinamizatzaileekin egin dugun 2. mintegia izan da.
Oraingoan ikaste kooperatiboa sistematikoki bideratzeko sekuentzia didaktikoa nola diseinatu ikasi dugu. Sekuentzia didaktikoa lagungarri zaigu ikaskuntza modu kooperatiboan(ikasten ikasi+elkarrekin ikasi) bideratzeko unean kontutan hartu beharreko guztiak(konpetentzia espezifikoak, orokorrak, ikaskidetzaren printzipioak, teknika kooperatiboak, ebaluazioa) aurreikusi eta horien arabera ikaskuntza diseinatu eta aurrera eramateko gelaratzeko orduan.
Hala ba, ikaskidetzan ikasteko sekuentziak diseinatzeko saiakera egin dugu eta sekuentzia didaktikoaren faseak identifikatu ditugu denon artean: sarrera fasea, garapen fasea, ekoizpen aurreko hausnarketa fasea, ekoizpen/aplikazio fasea eta ekoizpen/aplikazio ondorengo hausnarketa fasea(edo ebaluaketa).
Ostean fase horietako bakoitza modu kooperatiboan aurrera eramateko(ikaskidetzaren printzipioekin koherentzian alegia) kontutan hartu beharrekoak identifikatu ditugu. Link honetan deskargatu ditzakezue saio horretan identifikatu genituen kontutan hartzekoak zeuen ikaskidetza proiektuen gelaratzea prestatzeko sekuentziak diseinatzeko orduan erabiltzeko: SEKUENTZIA DIDAKTIKOAREN URRATSAK DISEINATZEKO GIDA: URRATS BAKOITZEAN KONTUTAN EDUKITZEKOAK.
Bestetik fase horietako bakoitzean erabili daitezkeen estrategia kooperatiboak zeintzuk diren ere ezagutu dugu. Alegia, sekuentzia didaktikoaren urratsak bakoitza garatzeko unean identifikatu ditugun kontutan izateko aldagaia horiek(aurreko paragrafoan azaldutakoak) bermatuko dituzten estrategiak zeintzuk izan daitekeen aztertu dugu. Link honetan deskargatu ditzakezue: IKASKIDETZA TALDEETAN ELKARKIDETZA GARATZEKO BALIOGARRI IZAN DAITEZKEEN ESTRATEGIAK.
Bi tresna hauekin dagoeneko prest gaude ikaskidetza proiektuak diseinatu, gelaratu eta ostean ebaluatzeko, eta ondorioz etengabeko hobekuntza zikloan sartzeko unean unean ikaskidetza proiektu eraginkorragoak bideratuz.