Maiatzaren 24an, 11/12 Ikasturteko azken mintegia

Maiatzaren 24an, ostegunarekin, Ikaskide Proiektuan ari garen kideok 2011/12 ikasturteko azken mintegi saioa egingo dugu HUHEZIn, 15:00retan hasita, 19:00rak bitartean.

Aurreko mintegietan ez bezala, oraingo honetan, elkarrekin arituko gara duela bi urte proiektuan hasitakoak eta aurtengo ikastetxe berriak.

Mintegiaren helburu nagusiak honako hauek izango dira:

  • Esperientziak elkartrukatzea
  • Elkarrengandik ikastea
  • Datorren ikasturterako aurreikuspenak egitea

Mintegiaren antolaketari daogkionez, honako eskema honi jarraituko diogu:

  • Helburuak ahalik eta egokien betetze aldera, mintegiko partaideak 2 lantaldetan banatuko dira: Lehen Hezkuntzakoa  eta Bigarren Hezkuntza.
  • Lantalde bakoitzeko kideek, aurrera eramaten ari diren proiektuak aurkeztuko dituzte.
  • Aurkezpen bakoitzaren ondoren, taldekide guztion arteko elkarrizketa irekiko da.
  • Bukatzeko, mintegian ateratako ondorioen  laburbilketa egin eta hurrengo ikasturterako ibilbidea marraztuko da.

Proiektuen aurkezpenetan honako eduki hauek landuko dira:

  • Proiektuaren argazki orokorra.
  • Ekintzaren esperientzia: esku-hartzearen kontakizuna
  • Irakaslearen ikaste-prozesua
Anuncios

Pasaia-Lezo Lizeoa – Marinel gaztea proiektua

Martxoaren 23an Ikaskide Taldeen proiektuaren baitan egingako II. Jardunaldian Pasaia-Lezo Lizeoko kideek aho-zabalik utzi gintuzten guztiok ikaskidetzan aurrera eraman duten proiektuaren aurkezpenean.

Jardunaldian aurkeztutako proiektu guztiak izan ziren oso interesgarriak, honen antzera, baina Pasaia-Lezoko kideen proiektuak badu berezitasun bat: bere ikusgarritasuna.

Zertaz ari garen jakiteko egin ezazu klik beheko estekan. Ez zaizu damutuko!

Pasaia-Lezo Lizeoa

Pasaia-Lezo Lizeoa (Pasaia-Lezo) www.lizeoa.com

“Beteranoen” II. Mintegia

2012ko urtarrilaren 19an kide “beteranoekin” Ikaskide Proiektuko II. Mintegia egin da.

Mintegi honen helburu nagusia zera izan da:

  • ikastetxe bakoitzak hezkuntza kooperatiboaren proiektua aurrera eraman ahal izateko, autonomiarantz urratsak ematen hastea.

Saioan landu ziren edukiak aurkezteko euskarri digital bat prestatu zen.

Mintegi horretan landu ziren edukietan gehixeago sakondu nahi izanez gero, klikatu ezazu behean agertzen den estekan.

Aurkezpena II

Kide berriekin I. Mintegia

2012ko otsailaren 2an egin da ikasturte honetako kide berriekin Ikaskide Proiektuko I. Mintegia.

Honako hauek izan dira Mintegi honekin bete nahi izan diren helburuak:

  • Elkarren ezagutzaren eta proiektuak partekatzearen bidez, talde sentimendua indartzea.
  • Elkarlanean, hobekuntzarako proposamenak aurrera eramateko urratsak aurreikustea.
  • Taldearen ezagutzaz, trebeziaz eta esperientziaz baliatu gure ezinak gainditzen saiatzeko

Helburu horiek lortze aldera, honakoak izan dira aurrera eramandako jarduerak:

  • Harrera eta kokapena
  • Aholkularitza taldearen aurkezpena
  • Mintegi-kideen aurkezpena
  • Zertan ari gara gutako bakoitza?
  • Zergatik ari gara Ikaskide proiektuan?
  • Mintegiaren itxiera

Hori guzti hori jolas eta dinamika kooperatiboen bidez eraman da aurrera.

Inmakulada Ikastola – Enprendizaia Haur Hezkuntzako zikloan

Apirilaren 1ean egindako Jardunaldian honako hau esan ziguten Tolosako Inmakulada Ikastolako kideek:

“Ikasturte osoan gure ikastetxean aurrera eraman dugun esperientziaren berri ematen du azalpen honek.

Lanbide Heziketako ikastetxea gara eta Haur Hezkuntzako 2. Mailako ikasleekin garatu dugu hezkuntza kooperatiboan oinarritutako proiektua. Ikusiko duzuenez, hainbat errekatxo eta ibaien uretan murgildu gara, itsasora iritsi arte… Batzuetan ur handiegitan sartzen ari ote ginen beldur izan gara, eta itotzeko arriskuan ere egon garela pentsa daiteke, baina azkenean igeriketan, txalupan, traineru gainean …, olatu guztiak harrapatu ditugu eta guztiok bidaia zoragarria egin dugula esan behar, irakasleok eta ikasleek …

Hurrengoa prestatzen ari gara jadanik!!”

Beheko esteka klikatu ezazu, bestela Inmakuladako kideek aurrera ateratako proiektuaren berri galduko duzu!

Inmakulada – proiektua

Bihotz Gaztea Ikastola – 2010/11n abiatutako proiektuak

Apirilaren 1ean gauzatutako Ikaskide Taldeen I.Jardunaldiaren baitan, geletan praktikara eramaten ari ziren hiru esperientzia kooperatibo aurkezku zitzaizkigun.

Esperientzia horien artean, Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolakoak ditugu.

Lehen Hezkuntzan eta DBHn aurrera eramandako proiektu desberdinen berri eman ziguten Bihotz Gazteako kideek, zein baino zein interesgarriagoa. Hona ekarri ditugu guztion esku egon daitezen.

Beheko estekan klika ezazu, eta Santurtzin abian jarritako proiektuekin gozatu!

Bihotz Gaztea-proiektua 2.0