Beteranoen I. Mintegia – Materiala

Abenduaren 1ean Ikaskide Proiektuan beterano diren kideekin egindako I. Mintegian bi aurkezpen nagusi egin ziren:

  • Nondik gatoz? Non gaude? eta Nora goaz?
  • Ikerketa proiektua

Horien berri sakonagoa izan nahi baduzu, klikatu ezazu beheko esteketan. Motzean baina argi askoan aurkituko duzu informazio hori guztia.

Mintegia 1. Aurkezpena

IKASKIDE TALDEAK ikerketa

«Beteranoekin» 2011/12ko I. Mintegia

2011ko abenduaren 1ean egin da Ikaskide Proiektuan «beterano» diren kideekin ikasturte honetako I. Mintegia.

Saio honen helburuak honakoak izan dira:

  • Proiektuen esperimentazioa baliatuz, hezkuntza kooperatiboaren gakoak hobeto identifikatzea.
  • Elkarlanean, hobekuntzarako proposamenak aurrera eramateko urratsak aurreikustea.

Helburuak lortze bidean, honako jarduera hauek gauzatu dira:

  • Harrera eta mintegiaren helburuen azalpena.
  • 2010/11 ikasturteko esperimentazioaren ebaluazioaren aurkezpena: 1) emaitzak; 2) hausnarketa.
  • Ikaskide Proiektuan sakontzeko aurten egingo den ikerketa proiektuaren azalpena.
  • Aurtengo proiektuen gaineko informazioa elkartrukatzea.

Ikerketa proiektua

Aurreko post batean esaten genuen bezala, aurten ikerketa proiektu bat jarriko dugu martxan Ikaskide Taldeen proiektuaren baitan.

Ikerketa proiektu honek bi helburu nagusi ditu:

  • Ikaskide Taldeekiko ikasleen jarrerak identifikatzea eta emaitza akademikoekiko izan dezaketen erlazioa aztertzea
  • Irakasleriaren esku-hartze motak aztertzea hiru eremutan: 1) ikaskidetzarekiko motibazioa; 2) prozesuaren antolaketa; eta 3) taldeari emandako laguntza eta esku-hartzearen eragina identifikatzea.

Dena den, ikerketa proiektuaren berri sakonago izan nahi baduzu, egin ezazu klik beheko estekan eta bertan aurkituko dituzu, labur-labur proiektu horren nondik norakoak

IKASKIDE TALDEAK ikerketa

2011/12rako asmo berrituak

Ikasturte berri honetan asmo berrituekin gatoz.

Iazko egitasmo guztiekin aurrera egiteaz gain, ikasturte honetan mintegi gehiago izango ditugu, blog  berria estrenatu (oraintxe ikusten ari zaren hau) eta ikerketa proiektu bat jarriko dugu martxan.

Horien guztien eta gehiagoren berri izan dezazuen txosten bat osatu dugu, proiektuaren abiapuntuarekin bat eginez eta ikasturterako asmoak finkatuz.

Horiek ezagutu nahi badituzu, klikatu ezazu beheko esteketan, bertan aurkituko baitituzu, euskaraz eta gaztelaniaz, asmo horiek guztiak.

IKASKIDE 2012 AURKEZPENA

Ikaskide 2012 Txostena gazteleraz

Pasaia-Lezo – fisika lantzen ikaskide taldeen bidez.

«Txirrindulari bat ihes eginda doa Tourreko etapa batean. Irabaziko al du etapa? Irabazten ez badu, non harrapatuko dute?»

Horixe izan zen Pasaia-Lezo Lizeoko DBHko 4. mailako ikasleei irakasleak mahai gainean jarri zien arazoa, fisika eta kimika arloan zinematika lantzeko amoz.

Ikaskide taldetan, lan kooperatiboaren bidez, aurkitu behar zioten ikasleek irtenbidea arazoari.

Esperientzia hori ekarri ziguten Pasaia-Lezo Lizeoko kideek Ikaskide Proiektuaren baitako I. Jardunaldira.

Egin ezazu klik beheko estekan, hortxe aurkituko dituzu eta ikaskidetza proiektu ezin interesgarriago honen gorabehera guztiak.

Pasai-Lezo Lizeoa-proiektua eusk