II. Mintegia – materiala

Motibazioa eta parte-hartzea gaitzat izan dituen II. Mintegia praktikaren gaineko hausnarketan oinarritu da.

Aipatu gaiok lantzeko, De Bonoren 6 txapelen metodologia irabili da, talde txikitan lan eginez.

Dena den,  aipatu dinamika horien bidez ateratako ondorioetan sakondu eta irtenbide posibleak bilatzeko, zenbait lan teoriko jarri dira partaideen esku.

Beheko esteketan klikatuta aztertu izango dituzue.

Gogoetarako sei txapelak _E. De Bono_

Motibazioa eta ikasteko gogoa pizteko gida

Parte-hartzea eta inplikazioa

II. Mintegia – helburuak eta antolaketa

2011ko martxoaren 17an egin da Iksakide Proiektuan parte hartzen duten kideen arteko II. Mintegia.
Saio honetako helburuak honako hauek izan dira:
  • Proiektuen   esperimentazioa baliatuz, hezkuntza kooperatiboaren gakoak hobeto   identifikatzea.
  • Elkarlanean,   hobekuntzarako proposamenak aurrera eramateko urratsak aurreikustea.
  • Taldearen ezagutzaz,   trebeziaz eta esperientziaz baliatu gure ezinak gainditzen saiatzeko.
  • Elkarren ezagutzaren eta proiektuak partekatzearen bidez, talde sentimendua indartu.

Aurrera eramandako jarduerak, berriz, honakoak:

1) Harrera, aurreko saioa   gogora ekarriz eta bigarren saiorako helburuak eta lan dinamika azalduz.

2) Talde txikitan   (I): Saio honetarako hautatu dugun “fokoa” edo gaiaren lanketa: Taldekatzearen   eta ikasleen inplikazio eta konpromiso    maila ezberdinaren ondorioz sortzen diren arazoak, trabak, ezinak. Bereziki:

  • Motibazioarekin zerikusia dutenak.
  • Parte-hartzeari buruzkoak.

3)    Talde   handian

  • Batera jartzea.
  • Hezkuntza   kooperatiboaren Jardunaldien egitaraua (apirilaren 1a) eta hurrengo mintegi   saioaren aurreikuspena (maiatzaren 26a).

Artikulua – Ikaskide taldea – Talde kooperatiboak hezkuntzan

Hona hemen Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko irakasle batek egindako lana. Lan hau izan zen talde kooperatiboetan aholkularitza lana abiatzeko oinarri teorikoa.

Lan honen egileek eurek diotenez, «lan hau `Talde Kooperatiboak Hezkuntzan´ izendatu genuen mintegiko fruitua da, 98/99 – 99/00 ikasturteetan garatu duguna. Abiapuntua zera izan da: gure ikasleekin taldean lan egiteko gaitasuna lantzea; gure asmoa honen inguruan egon zitezkeen estrategia metodologikoetan sakontzea izan da. Eta kooperazioaren balorea gure identitate ikurretako bat izanik, sakontzeko aukeratu dugun eremua talde kooperatiboan lan egitea izan da».

Beheko estekan klikatuz aurkituko duzue aipatu lana, pdf formatuan.

IKASKIDE taldea – Talde Kooperatiboak Hezkuntzan