Artetxe & Artetxe: «Elkarrekin ikasiz atsegina eta gogoa sustatuz»

Ikaskide proiektuko aholkulari taldeko kide eta HUHEZI Fakultateko eskarmentu handiko irakasle diren  Ainara Artetxek eta Meltxor Artetxek  hitzaldi ederra eskaini ziguten martxoaren 23an egindako Ikaskide Proiektuaren II. Jardunaldian.

Honela hasi zuen Ainara Artetxek bere interbentzioa:

«Korapilatsua, zaila, buruhauste ugari ematen duen gaiari helduko diogu gure hitzaldian, batzuetan etsipenean murgiltzen gaituena eta beste zenbaitetan esperantza emailea…

Aurtengo Jardunaldi hauei bere izaera ematen dien gaia da hain zuzen: elkarrekin ikastearen atsegina lortu, nahiarena, beste era batera esanda, motibazioaren gaia jorratzera goaz.»

Atxikita dituzu A. Artetxe eta M. Artetxeren hitzaldia eta berau osatzeko erabili zuten euskarri elektronikoa.

Egin ezazu klik beheko esteketan eta goza ezazu hitzaldiaz.

Artetxe A-Artetxe M. Hitzaldia

Elkarrekin ikasiz ikastearen atsegina eta gogoa sustatuz. Euskaraz.ppt

Ainara Artetxe  aartetxe@mondragon.edu

Meltxor Artetxe  martetxe@mondragon.edu

II. Mintegia – helburuak eta antolaketa

2011ko martxoaren 17an egin da Iksakide Proiektuan parte hartzen duten kideen arteko II. Mintegia.
Saio honetako helburuak honako hauek izan dira:
  • Proiektuen   esperimentazioa baliatuz, hezkuntza kooperatiboaren gakoak hobeto   identifikatzea.
  • Elkarlanean,   hobekuntzarako proposamenak aurrera eramateko urratsak aurreikustea.
  • Taldearen ezagutzaz,   trebeziaz eta esperientziaz baliatu gure ezinak gainditzen saiatzeko.
  • Elkarren ezagutzaren eta proiektuak partekatzearen bidez, talde sentimendua indartu.

Aurrera eramandako jarduerak, berriz, honakoak:

1) Harrera, aurreko saioa   gogora ekarriz eta bigarren saiorako helburuak eta lan dinamika azalduz.

2) Talde txikitan   (I): Saio honetarako hautatu dugun “fokoa” edo gaiaren lanketa: Taldekatzearen   eta ikasleen inplikazio eta konpromiso    maila ezberdinaren ondorioz sortzen diren arazoak, trabak, ezinak. Bereziki:

  • Motibazioarekin zerikusia dutenak.
  • Parte-hartzeari buruzkoak.

3)    Talde   handian

  • Batera jartzea.
  • Hezkuntza   kooperatiboaren Jardunaldien egitaraua (apirilaren 1a) eta hurrengo mintegi   saioaren aurreikuspena (maiatzaren 26a).