Ikasturte berria, asmo berrituak eta kide berriak

2001/12 ikasturtea hasi da Ikaskide Taldeen proiektuarentzat ere.

Ikasturtea berria den moduan, guk ere asmo berrituak ditugu (hurrengo postetan izango duzue horien berri) eta, horiekin batera, partaide berriak ere baditugu gurean!

Orain arte gurekin egon eta jarraitzeko asmoa duten 7 ikastetxeei:

Beste horrenbeste ikastetxe gehitu zaizkie:

Eta aholkularitza taldean ibilitako 5 kideei:

Beste hiru kide etorri zaizkie kooperazioan ibiltzeko:

Ongi etorria denei!!!!!

Joan Ruéren hitzaldia

Apirilaren 1ean egindako jardunaldian Joan Ruék lan kolaboratiboaren gaineko ebaluazioaz hitz egin zigun, «Evaluar la cooperación» izeneko hitzaldian.

Beheko estekak klikatuta aurkituko dituzue, bai emandako hitzaldia, baita haren osagarri gisa erabili zuen power pointa, pdf formatuan.

joan Rué – Evaluar la cooperación

Joan Rué – Aurkezpena

Hirugarren formazio-saioa

Maiatzaren 6an egin zen datorren ikasturtean Ikaskide Proiektuan parte hartuko duten kide berrien hirugarren formazio-saioa.

Oraingoan, datak egokienak ez zierla eta, 9 ikastetxetako 28 kide bildu ginen.

Saioan honako hauek landu ziren:

  • Ikaskide taldeetan egitearen helburuen gaineko hausnarketa. Hausnarketa hau bideratzeko taldekako dinamikak jarri ziren martxan.
  • Ondoren, denon artean talde txikietan egindako lana partitu zen eta argi geratu zen zeharkako konpetenzien lanketarako tresna ezin hobea dela ikaskide taldetan lan egitea. Horretaz gain, denontzako eskolaren bidean ere urrats garrantzitsuak emateko tresna gisa kokatu zen ikaskide taldeen metodologia.
  • Ondoren, konpetentzien gaineko hausnarketa bideratu zen: zeharkako konpetentzia guztiak eta konpetentzia espezifiko guztiak elkarrekin landu al daitezke? Lehentasunak markatu behar direla argi geratu zen eta zeharkako konpetentzia -eta azpikonpetentzia- bakar batean indarra jarri, gainontzeko konpetentziak ere horrekin batera landuko direla jakitun, baina denak ezin ditugula ebaluatu, beraz, lehentasunezkotzat hartzen dugun hori soilik ebaluatuko genuke.
  • Atsedenaren ondoren, bukatzeko, taldeka bilduta, ikaskide taldeen bidez lantzeko gai bat aukeratu zen talde txikitan eta lanketa horren diseinuari ekin zitzaion talde txikitan (talde bakoitzak gai desberdin bat aukeratu zuen). Beraz, martxan jartzeko sekuentzia didaktikoaren lehen zirriborroa osatu zuten saioko partaideek, taldean lan eginez.