Kide berriekin I. Mintegia

2012ko otsailaren 2an egin da ikasturte honetako kide berriekin Ikaskide Proiektuko I. Mintegia.

Honako hauek izan dira Mintegi honekin bete nahi izan diren helburuak:

  • Elkarren ezagutzaren eta proiektuak partekatzearen bidez, talde sentimendua indartzea.
  • Elkarlanean, hobekuntzarako proposamenak aurrera eramateko urratsak aurreikustea.
  • Taldearen ezagutzaz, trebeziaz eta esperientziaz baliatu gure ezinak gainditzen saiatzeko

Helburu horiek lortze aldera, honakoak izan dira aurrera eramandako jarduerak:

  • Harrera eta kokapena
  • Aholkularitza taldearen aurkezpena
  • Mintegi-kideen aurkezpena
  • Zertan ari gara gutako bakoitza?
  • Zergatik ari gara Ikaskide proiektuan?
  • Mintegiaren itxiera

Hori guzti hori jolas eta dinamika kooperatiboen bidez eraman da aurrera.

Bihotz Gaztea Ikastola – 2010/11n abiatutako proiektuak

Apirilaren 1ean gauzatutako Ikaskide Taldeen I.Jardunaldiaren baitan, geletan praktikara eramaten ari ziren hiru esperientzia kooperatibo aurkezku zitzaizkigun.

Esperientzia horien artean, Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolakoak ditugu.

Lehen Hezkuntzan eta DBHn aurrera eramandako proiektu desberdinen berri eman ziguten Bihotz Gazteako kideek, zein baino zein interesgarriagoa. Hona ekarri ditugu guztion esku egon daitezen.

Beheko estekan klika ezazu, eta Santurtzin abian jarritako proiektuekin gozatu!

Bihotz Gaztea-proiektua 2.0