IKASKIDE V. Jardunaldiaren KRONIKA

Aste batzuk aurrera egin IKASKIDE TALDEEN  V. JARDUNALDIA(IKASKIDE TALDEAK HEZKUNTZA AKALITATEA HOBETZEN:GAKOAK ETA ESPERIENTZIAK)  guztiz arrakastatsua suertatu  zen.  Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Patxi Olabarria Erdikideko ordezkariek eta HUHEZIko dekanoa den Begoña Pedrosak ekitaldia aurkeztu ostean, Ana Usabiaga proiektuaren koordinatzaileak modu dinamikoan eta praktika errealetan oinarrituta IKASKIDE PROIEKTUAren nondik norakoak eta gako nagusia ekarri zizkigun gogora proiektuan parte hartzen duten ikastetxeekin eta publikoarekin solasaldi atsegin bat sortzen zuen bitartean.

Ana Usabiagak bere hizketaldian  IKASKIDE PROIKETUA ikasle guztien ikaste prozesua hobetzea helburu duen berrikuntza proiektua dela gogorarazten zigun, Ana jendeacurriculuma eraldatu eta etengabeko hobekuntza bidean eskola hezi nahi duena. Eskola Ikaste Komunitate Profesional Eraginkor bihurtzea nahi du proiektu honek, irakasleen formazioan eragitea, hauek euren praktikaz hausnartu eta etengabe ikasten egon daitezen beti ere ikasle GUZTIEN ikaste prozesua hobetzeko xedearekin. Horretarako, noski, eskolako kulturan, organizazioan, komunikazioan eta kudeaketan eragiten duen proiektua da IKASKIDE.  Eta hain zuzen proiektu honetan parte hartzen duten ikastetxeetako ordezkariek azaldu ziguten hori euren ikastetxeetako bizipenak kontatuz.

Lea Artibai, Ibaizabal Ikastola, Azpeitiko Ikastola, Laudio Ikastola eta Assa ikastolako irakasleek IKASLEENGAN proiektu honek izandako eragina azpimarratzen zuten, ikasleak testuinguru errealetan, aktiboki, elkarrekin eta emozionatuta ikasten duten subjektuak direla behin eta berriz azpimarratuz.

Ibaizabal Ikastola eta Lea Artibai ikastetxeko beste ordezkari batzuk IRAKASLEEK proiektu honen baitan bizitako prozesuaren berri eman ziguten, gero eta gehiago elkarrekin hausnartzen praktikaz ikasi duen profesional talde bezala garatzeko aukera eman diela proiektuak aipatzen ziguten.

Eta jardunaldiko atal honekin bukatzeko Elgoibar Ikastolako arduradunek euren IKASTETXEAK Ikaste Komunitate Profesional Eraginkor bilakatzeko prozesuaren gorabeherak kontatzen zizkiguten. Helburu komun bat izanik, elkarren arteko konpromiso indartsua, parte-hartze arduratsua eta hizkuntza bateratu batekin, esanahi berrien adostasunetara iristeko prozesu baten murgilduta dago Elgoibar ikastetxea, IKASKIDE proiektuko beste ikastetxeen antzera, hobekuntza eta berrikuntza prozesuak sustatuz ikastetxean bertan euren behar eta nahiei erantzuteko eta euren identitatearekin bat datorren eskola eraikitzeko.

AipatutaAna irakasleakko alderdi horietan eragin nahi duela IKASKIDE PROIEKTUAK azaltzen zigun Ana Usabiagak ikastetxeetako esperientzietako adibideekin lagunduta. Beti ere helburu horiek lortzeko  egitura guztietan elkarrekin ikastea eta ikasten ikasteko konpetentziak zirela oinarri gogora ekarriz, horixe baita IKASKIDETZAren funtsa(taldean eta kooperazioan egiten den ikaskuntza).

Jardunaldiko lehen atalaren ostean, atsedenaldia eta kafe hartu eta buelta egiFernandon genuen ikaskuntza kooperatiboan oinarritzen ziren beste esperientzia batzuk ezagutzera. Kasu honetan Madrilgo esperientzia baten berri izan genuen Fernando Fernandez Madrilgo Irakaskuntza Kooperatiben arduradunaren eskutik. IKASLEEN KOOPERATIBAK izeneko proiektu baten berri eman zigun, zeinetan institutuko ikasleak euren enpresa kooperatibak sortzen zituzten.

Amaitzeko,  Mariam Bilbatua esperientzia handidun HUHEZIko irakasle eta IKASKIDE proiektuko aholkulariak, Sabaltore Mitxelena eta Inmakulada Ikastoletako irakasleen laguntzaz  gaur egungo gizarte erronkei erantzuteko ikaste-irakaste prozesuak aldatzeko beharra azpimarratzen zuen. Kalitatezko eskola eraikitzeko prozesuari Ikaskide proiektuak egindako ekarpena azaltzen zigun. IKASKIDE proiektuko aholkularitza prozesuak irakaslearen kualifikazio eta konpromisoan eragiten zuela aipatzen zuen, euren autonomia, errespontsabilitatea eta ikasleekiko, irakasle lanarekiko, profesionalekiko zein eskolarekiko konpromisoa areagotuz. Adierazle hauek guztiak kalitatezko hezkuntzaren indikadoreak zirela, eta beraz, ikasle guztien ikastea hobetzeko ezinbMariamesteko baldintzak zirela azaltzen zigun.  Eta konpromiso maila horietan guztietan eragitea dela IKASKIDE PROIKETUKO aholkularitza prozesuaren xedea gogora ekarri zigun. Salbatore Mitxelenako eta Inmakulada Ikastolako  arduradunek alderdi horietan irakasle eta ikastetxe modura bizi izandako garapenaren berri eman ziguten euren esperientzietan oinarrituz.

Jardunaldia elkarrekin ikasteko beste aukera bat izan zen, ikastetxeko ezberdinetako kideak, ikasleak, IKASKIDE proiektuko aholkulariak eta proiektuan parte hartzen duten ikastetxeetako arduradunak eta Hezkuntza komunitateko bestelako eragile ugari gerturatu ziren eta elkarrekin(nola ez, ikaskidetzan) gozatu eta esperientziak partekatzeko aukera polita izan genuen. Hona hemen horren adierazle diren jardunaldiko argazki sorta: https://www.flickr.com/photos/huhezi/sets/72157652776833466

Jendea

Anuncios

Apirilaren 1ean, Ikaskide Taldeen I. Jardunaldia – Egitaraua

2011ko apirilaren batean egingo dugu, Eskoriatzako HUHEZI fakultatean, Ikaskide Taldeen gaineko lehenego jardunaldia.

Hementxe duzu egitaraua. Animatu zaitez! Zure partaidetza ongi etorria izango da.

ELKARREKIN BIZITZEN IKASI: IKASKIDE TALDEAK  – I. JARDUNALDIA

Noiz: Apirilaren 1ean

Ordutegia: 9:00 – 14:00

Non: HUHEZI Fakultatea –  Eskoriatza

EGITARAUA:

9:00-9:10 Dokumentazio banaketa

9.10-9:30 Jardunaldiaren aurkezpena

  • “Ikaskide Taldeak Proiektua”
    • Nekane Arratibel  (HUHEZI) Andoni Zendoia (ERKIDE)

9:30-10:30: Hitzaldia

  • “Konpetentzien ebaluazioa: talde lana”
    • Joan Rué ( Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa)

10:45-11:15 : Atsedena eta kafea

11:15-12:45 : Ikastetxeetako esperientziak

  • Bihotz Gaztea Ikastola (Santurtzi)
  • Pasaia-Lezo Lizeoa (Pasaia-Lezo)
  • Inmakulada Ikastola (Tolosa)

12:45-13:45: Hitzaldia

  • “Ikaskidetzaren erronkak. Eredu berri baterantz”
    • Ainara Artetxe, Meltxor Artetxe, Mariam Bilbatua, Pello Jauregi, Marije Fullaondo (HUHEZI)

13:45.14.00: Agurra

Hirugarren formazio-saioa

Maiatzaren 6an egin zen datorren ikasturtean Ikaskide Proiektuan parte hartuko duten kide berrien hirugarren formazio-saioa.

Oraingoan, datak egokienak ez zierla eta, 9 ikastetxetako 28 kide bildu ginen.

Saioan honako hauek landu ziren:

  • Ikaskide taldeetan egitearen helburuen gaineko hausnarketa. Hausnarketa hau bideratzeko taldekako dinamikak jarri ziren martxan.
  • Ondoren, denon artean talde txikietan egindako lana partitu zen eta argi geratu zen zeharkako konpetenzien lanketarako tresna ezin hobea dela ikaskide taldetan lan egitea. Horretaz gain, denontzako eskolaren bidean ere urrats garrantzitsuak emateko tresna gisa kokatu zen ikaskide taldeen metodologia.
  • Ondoren, konpetentzien gaineko hausnarketa bideratu zen: zeharkako konpetentzia guztiak eta konpetentzia espezifiko guztiak elkarrekin landu al daitezke? Lehentasunak markatu behar direla argi geratu zen eta zeharkako konpetentzia -eta azpikonpetentzia- bakar batean indarra jarri, gainontzeko konpetentziak ere horrekin batera landuko direla jakitun, baina denak ezin ditugula ebaluatu, beraz, lehentasunezkotzat hartzen dugun hori soilik ebaluatuko genuke.
  • Atsedenaren ondoren, bukatzeko, taldeka bilduta, ikaskide taldeen bidez lantzeko gai bat aukeratu zen talde txikitan eta lanketa horren diseinuari ekin zitzaion talde txikitan (talde bakoitzak gai desberdin bat aukeratu zuen). Beraz, martxan jartzeko sekuentzia didaktikoaren lehen zirriborroa osatu zuten saioko partaideek, taldean lan eginez.

Ikaskide proiektua

IKASKIDE PROIEKTUA

Aurrekariak  

Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak buruturiko gogoeta estrategikoa:

“Formazio kooperatiboan aurreratzea unibertsitatez kanpoko hezkuntza mailetan, bai lanbide hezkuntzan, baita bigarren hezkuntzan ere. Horretarako formazio materialen ekoizpena ahalbidetuko da eta bere inplementaziorako Administrazioaren elkarlana eta kolaborazio-eredua aurreikusiko dira”

Adituen iradokizunak:

“Komenigarria izango litzateke hezkuntzari bi orientazio osagarri ematea.

  • Lehenengo mailan, pixkanaka bestea ezagutzea.
  • Bigarrengoan, eta bizitza osoan zehar, proiektu komunetan parte hartzea …

Hortaz, eskola hezkuntzak bere programetan gazteak oso txikitatik lankidetza proiektuetan ikasten hasteko nahikoa denbora eta aukera eskaini behar ditu” (Delors, J., 1999:100)

Xedeak

  • Ikaskidetzaren kultura eta balioak, mugimendu kooperatiboaren izaera adierazten dutenak, eta “elkarrekin bizitzen eta lan egiten” (pertsonarteko harremana, parte hartze demokratikoa, elkarlana eta talde lana, gizarte bizikidetzarako arauak, aniztasuna, arazoen ebazpena) konpetentziaren uztarketa eta garapena:

“Aprender a vivir juntos, comprender al otro y entender la interdependencia a través de la participación en proyectos comunes y del desarrollo de capacidades ligadas al análisis y resolución de conflictos sobre la base del entender al otro.” (Delors, 1999)

  • Ikaskidetzaren bidez “ikasten ikastea” konpetentziaren garapena (ulermenean oinarritutako pentsamendua, pentsamendu sortzailea, pentsamendu kritikoa, erabakiak hartzea, arazoen ebazpena, baliabide kognitiboen erabilera).

“competencia necesaria para organizar y regular el aprendizaje, en solitario y en grupos; para adquirir, procesar, evaluar y asimilar nuevas piezas del saber; y para aplicar estas competencias en una variedad de contextos, incluyendo la resolución de problemas y el aprendizaje en casa, en la formación/educación, en el trabajo y en la sociedad.” (Comisión Europea, 2002)

  •  “Komunikatzen ikasi” konpetentziaren garapena (entzuten ikasi, galdetu, argudiatu, eztabaidatu, kontzientzia sozio-komunikatiboa, gizarte komunikabideen baliabideak, IKTak). Komunikazioa ama hizkuntzan,

“La comunicación es la habilidad para expresar e interpretar pensamientos, sensaciones y hechos tanto oralmente como por escrito en todo tipo de contextos sociales, en el trabajo, en casa y durante el tiempo libre.” (Comisión Europea, 2002)

  • Ikaskidetzaren bidez “Ekintzailetasuna” konpetentziaren garapena (informazioa hartzea eta gordetzea, ideia berriak eta konponbideak lantzea, ideiak gauzatzea, inpaktuaren ebaluazioa).

 “La iniciativa emprendedora en este sentido tiene una parte activa y una pasiva: la tendencia a hacer cambios uno mismo, pero también la habilidad de dar la bienvenida y apoyar la innovación traída por factores externos aceptando el cambio, responsabilizándose de las acciones de cada uno, positivas o negativas, terminar lo que se haya comenzado, saber a dónde vamos, fijar objetivos e ir en su busca, y tener la motivación para lograr el éxito”. (Comisión Europea, 2002)

Sortutakoak

  • Oinarrizko materialak
  • Teknikak eta dinamikak
  • Sekuentzia Didaktikoa eratzeko prozedura