Apirilaren 15ean burutu zen datorren ikasturtean Ikaskide Proiektuan partaide izango diren kide berrien bigarren formazio saioa.
9 ikastetxeetako 38 lagunek hartu zuten parte saio honetan.
Saioan honako hauek landu ziren:
- Aurreko saioan bezala, elkarrekiko ezagutza eta talde kohesioa sortzeko jolas kooperatiboekin eman zitzaion hasiera saioari.
- Ondoren, eta aurreko saioan mahai-gaineratutako elkarlanaren printzipioak eta ikastetxe bakoitzak egindako AMIA oinarri, lan kooperatiboaren printzipioetan sakontze-lana egin zen, bakarka eta taldeka aurrera eraman ziren dinamiken bidez eta elkarmenpekotasun positiboaren printzipioaren garrantzia azpimarratzeko jolasen bidez.
- Prebentzio lana ere egin zen: ikaskide taldetan lan egiteak ez dakar, berez, formula magikorik (gogoa, lana, denbora, praktika eta horren gaineko hausnarketa ezinbestekoak dira helburuak aurrera eramateko).
- Atsedenaren ondoren, lan kooperatiboan sor daitezkeen arazoak identifikatu ziren, talde txikitan aurrera eramandako kasu baten azterketaren bidez. Dinamika honen ondorioak honako hauek izan ziren: arazoak eta horiek balizko zergatiak identifikatu; irtenbide posibleak mahai gainean jarri; taldeko kideen rolak eta funtzioak identifikatu; eta irakaslearen rola eta funtzioak zehaztu.