IKASKIDE TALDEAK V.JARDUNALDIA

IKASKIDE TALDEAK HEZKUNTZA KALITATEA HOBETZEN:GAKOAK ETA ESPERIENTZIAK

Badator IKASKIDE TALDEAK antolatutako V.JARDUNALDIA!

Maiatzaren 15ean izango da Eskoriatzako HUHEZI fakultatean eta aurtengoan 5. urtea izanik egitarau aberatsa prestatu dugu.

IKASKIDETZA ULERTZEKO GAKOAK ezagutuko ditugu Ana Usabiaga proiektuaren koordinatzailearen eskutik eta gako horietako bakoitzean ikastetxeek izandako ESPERIENTZIA ERREALAK partekatuko dira ikastetxeetako protagonisten eskutik (Ibaizabal Ikastola, Lea Artibai Ikastetxea, Azpeitiko Ikastola, Laudio Ikastola eta Assa Ikastola). Ikaskidetzak eurekiko(irakasle gisa), euren ikasleekiko eta euren ikastetxeekiko eragindako aldaketa eta hobekuntzen berri emango digute euren proiektuak partekatzen dituzten bitartean.

Ostean Fernando Fernandez Madrileko Irakaskuntza kooperatiben arduradunaren eskutik IKASLEEN KOOPERATIBEN  inguruan hitzaldia izango dugu.

Eta bukatzeko Mariam Bilbatua esperientzia handidun HUHEZIko irakasle eta IKASKIDE proiektuko kideak itxiera emango dio jardunaldiari “IKASTE-IRAKASLE PROZESUAK ALDATZEKO PREMIA ETA IKASKIDE TALDEAK IZANDAKO ESPERIENTZIATIK IKASITAKOA” izeneko itxiera hitzaldiarekin. Mintzaldi hau Inmakulada ikastolako eta Sabatore Mitxelena ikastolako partaideek adibidetuko dute euren ikastetxeetan bizitako esperientziak gogora ekarriz.

Hona hemen egitaraua:

Captura

Parte hartzeko interesa bazenu eman izena helbide honetan:  harrera.huhezi@mondragon.edu

Hurbiltzen zaretenok zuen parte hartzearen ziurtagiria jasoko duzue.

Baina batez ere gozatu eta ikasteko aukera bikaina izango duzue! 

Anuncios

Saretzen 4.jardunaldia: HEZKUNTZA ERRONKAK. IKASKIDETIK ERANTZUNA.

Maiatzaren 21ean Ikaskide Taldeak antolatutako 4. jardunaldia izan genuen Huhezin. Oraingo honetan Ikaskidetzaren oinarrietatik hezkuntza erronka nagusiei nola erantzun izan zen jardunaldiko galdera nagv ghgmgusia. Jardunaldira gerturatu ginen guztion artean, jardunaldia antolatu genuen Ikaskide ikertaldeko ikerlari eta ahokularion artean eta gonbidatu genituen hizlarien(Malagako Unibertsitateko doktore den Angel Perez Gomez eta IkaskideTaldeko Agurtzane Martinez) artean hezkuntza erronka nagusiei irtenbidea bilatzen saiatu ginen, beti ere ikaskidetzarren printzipiok oinarrian hartuta, hauek ezinbestekotzat hartuta desafio horiei erantzuteko bidean.

Erkideko eta Huheziko ordezkarien agurraren ostean, oinarrizko konpetentziek egungo hezkuntza erronkei erantzuteko hartzen duten garrantziaz jardun zuen Angel Perez Gomez Pedagogian doktoreak. Bere hitzaldian behin eta berriz adierazi zuen beharneurri bsgdfgdfdakarreko eskola atzean utzi eta eskolak berrasmatu ditugula oinarrizko konpetentzien arabera. Zeregin horretan irakaslearen funtzioa honakoa zela azpimarratu zuen: “Ayudar al alumnado a construir SU proyecto vital”, irakasleak pertsonen tutoreak garela errepikatuz behin eta berriro. Gainera IkaskideTaldearen ideia nagusiarekin bat eginez honako esaldia luzatu zigun boz-goran beronen garrantzia azpimarratu nahian: “¡Para aprender lo mas importante son las relaciones!”. Bere hitzaldian hauek eta beste hainbat gako eskaini zizkigun egungo eskola eraikitzeko orduan presente izan beharko genituzkeenak. Guregana ekarri zituen hainbat hausnarketa bere artikulu honetan jasotzen dira gaian sakondu nahi duzuenontzat: Perez Gomez: Edurcarse en la era digital. Una nueva ilustración para la escuela.

Angel Perez Gomezen hitzaldi arrakastatsuaren ostean Mondragon Unibertsitateko doktore eta Ikaskide Taldeko aholkulari eta ikerlari den Agurtzane Martinezek Angelek mahaigaineratutako gako horiek berreskuratu zituen eta IKASKIDETZAren ikuspuntutik; ikaskidetza oinarrian duten proiektuen bidez gako horiek errealitatean nola gauzatu daitezkeen azaldu zigun gurekin batera Ikaskidetza Taldeetan parte hartzen duten ikastetxeetako adibideak gogora ekarriaz. Angel Perez Gomezek ere bere hitzaldian aipatu zituen oinarrizko konpetentziak(norbera izatea, arazoei erantzutea, kultur identitatea erakitzea, mundua ulertzea, eta elkarrekin bizitzea) Ikaskide Proiektuan jasotzen diren oinarrizko konpetentziak direla azpimarratu zuen eta besteekin elkarrekintzan hezten garela eta eraikitzen dugula gure garapen prozesua adierazi zuen behin eta berriz Malagoko doktoreak  bere hitzaldian jaso zuen ideia nagusiarekin bat eginez. Agurtzaneren hitzaldiak jaso zituen ideia nagusietan sakontzeko, IKASKIDE proiektuko ikerlari eta aholkulariok sortutako honako irakurgaia duzue eskuragarri: IKASKIDETZAK HEZKUNTZARI EGITEN DION EKARPENA. Ikaskide Taldeak.

Behin adituen hitzaldiei esker egungo eskolaren erronka nagusiak identifikatuta eta horiei aurre egiteko gako nagusien gainean hausnartuta, ikastetxeetako irakasle eta bestelako langileek egunerokotasunean bizi duten errealitatera jaitsi ginen eta adituei esker ikasitakoaz lagunduta eta hezkuntza langileen esperientziari esker egunean egunean geletan suertatzen diren erronkei irtenbidea emateko bideak aurkitu nahi izan genituen. Horretarako egoera errealetan oinarritutako gertaerak jasotzen zituzten kasuak erabiliz Eztabaida taldeak sortu genituen eta horietako bakoitzean eskolako zutabe nagusien gainean gogoeta egin genuen jardunaldian parte hartu genuen guztion artean: Ikaslea, Irakaslea, Ikaste Komunitatea Profesionala eta Ikasarea.saretzen-kolore-13

Hausnarketa benetan emankorrak sortu ziren eztabaida talde hauetan. Egungo eskolak hartu beharko lukeen bidea irudikatzeko baliogarri izan zitzaigun ariketa hau, eta nola ez, erronka berri asko ere identifikatu genituen. Izan daitezela horiek ba etorkizuneko jardunaldi berrietako aztergai, horrek aurrerantzean ere gure praktikaz ikasten jarraituko dugula es
an nahiko du eta!

Bihotz Gaztea – DBHko proiektuak

Santurtziko Bihotz Gazteako kideak burubelarri ari dira Ikaskide Taldeen bidez lanean.

Martxoaren 23an egindako Ikaskide proiektuaren baitako II. Jardunaldian DBH 2n, teknologia atalean garatzen ari diren proiektuaren berri eman ziguten.

Oso proiektu interesgarri eta osatua aurkeztu ziguten jardunaldian, zehaztasun osoz.

Zuk ere horren berri izan nahi baduzu, ez zalantzarik izan eta egin ezazu klik beheko estekan.

Bihotz Gaztea – Santurtzi

Bihotz Gaztea Ikastola (Santurtzi)  www.bihotzgazteaikastola.net

Asti Leku Ikastolaren esperientziak

Portugaleteko Asti Lekuko kideek Ikaskide Proiektua Batxilergoan eramaten ari dira aurrera.

Batxilerreko 1. mailan hiru arlo jorratzen dituzte Ikaskide Taldeetan aurrera eamaten dituzten proiektuen bidez:

  • Ekonomia
  • Euskal Herriko Historia
  • Historia Garaikidea

Batxilergoko 2. mailan ere jarri dute esperientzia abian, Espainia eta Euskal Herriko Historia arloan.

Ikaskide Proiektuaren baitan egindako II. Jardunaldian eman proiektu zinez interesgarri horien berri.

Zuk ere ezagutu nahi badituzu, beheko estekan klikatzea baino ez duzu. Ez galdu aukera!

Asti Leku euskaraz

Asti Leku Ikastola (Portugalete) www.astileku.com

Artetxe & Artetxe: “Elkarrekin ikasiz atsegina eta gogoa sustatuz”

Ikaskide proiektuko aholkulari taldeko kide eta HUHEZI Fakultateko eskarmentu handiko irakasle diren  Ainara Artetxek eta Meltxor Artetxek  hitzaldi ederra eskaini ziguten martxoaren 23an egindako Ikaskide Proiektuaren II. Jardunaldian.

Honela hasi zuen Ainara Artetxek bere interbentzioa:

“Korapilatsua, zaila, buruhauste ugari ematen duen gaiari helduko diogu gure hitzaldian, batzuetan etsipenean murgiltzen gaituena eta beste zenbaitetan esperantza emailea…

Aurtengo Jardunaldi hauei bere izaera ematen dien gaia da hain zuzen: elkarrekin ikastearen atsegina lortu, nahiarena, beste era batera esanda, motibazioaren gaia jorratzera goaz.”

Atxikita dituzu A. Artetxe eta M. Artetxeren hitzaldia eta berau osatzeko erabili zuten euskarri elektronikoa.

Egin ezazu klik beheko esteketan eta goza ezazu hitzaldiaz.

Artetxe A-Artetxe M. Hitzaldia

Elkarrekin ikasiz ikastearen atsegina eta gogoa sustatuz. Euskaraz.ppt

Ainara Artetxe  aartetxe@mondragon.edu

Meltxor Artetxe  martetxe@mondragon.edu

II. Jardunaldia – Ikaskide taldeak – martxoaren 23an

2012ko martxoaren 23an egingo da Ikaskide Taldeen proiektuaren baitako II. Jardunaldia .

Hementxe duzu egitaraua euskaraz eta, orrialdearen bukaeran dagoen eskekan klikatuz gaztelaniazko bertsioa aurkituko duzu.

Animatu zaitez parte hartzera!

ELKARREKIN BIZITZEN IKASI: IKASKIDE TALDEAK

2. JARDUNALDIA

  

Noiz:  Martxoaren 23an

Ordutegia: 8.45-15.00

Non: HUHEZI Fakultatea –    Eskoriatza

EGITARAUA

8.45-9.15: Dokumentazio banaketa

9.15-9:30: Jardunaldiaren aurkezpena

  • “Ikaskide Taldeak Proiektua”
    • Nekane Arratibel  (HUHEZI), Andoni Zendoia (ERKIDE)

9:30-10:30: Hitzaldia:

“Elkarrekin ikasiz ikastearen atsegina eta gogoa sustatuz”

  • Ainara Artetxe (Mondragon Unibertsitatea)
  • Meltxor Artetxe ( Mondragon Unibertsitatea)

10:45-11:15: Atsedena eta kafea

11.15-12.45        Motibazioa sustatzeko estrategiak. Tailerrak

  • Ainara Artetxe, Meltxor Artetxe, Mariam Bilbatua, Pello Jauregi, Marije Fullaondo, Ana Usabiaga Ikaskide Taldeko aholkulari Taldea(HUHEZI)

13.00-14.45 Ikastetxeetako esperientziak

A Taldea: Lehen Hezkuntza

  • El Regato Ikastetxea ( Barakaldo)
  • Bihotz Gaztea Ikastola ( Santurtzi)
  • Salbatore Mitxelena  (Zarautz)

B Taldea: Bigarren Hezkuntza

  • Bihotz Gaztea Ikastola (Santurtzi)
  • Pasaia-Lezo Lizeoa (Pasaia-Lezo)
  • Asti-Leku Ikastola (Portugalete)

14.45-15.00 Ondorioak

15..00 LUNTXA

Klika ezazu beheko estekan egitaraua gaztelaniaz jeisteko.

Ikaskide 2. Jornada – programa

“Aprender a sentir” – El Regatoko Susana Ruizen ekarpena

“¿Por qué tienes en el cajón de tu mesa una fotografía de cuando eras pequeña? -me preguntó hace tiempo un alumno-”

Horrela hasten da Ikaskide Proiektuko kide den Barakaldoko Colegio El Regatoko Susana Ruiz Goñik zuekin partitzeko bidalitako artikulua.

Ez da berriki idatzitako artikulua gaurkoan Susanak gure esku jartzen duena baina, Ikaskide Proiektuaren II. Jardunaldia gerturatzen ari dela, bere ekarpena bidali digu, guztiokin partitzeko.

Mila esker, Susana!

Zalantzarik gabe, bihotzarekin, sentipenetatik idatzitako artikulu hau gozatu nahi baduzu, egin klik beheko estekan.

S. RUIZ GOÑI – Aprender a sentir