II. Mintegia – materiala

Motibazioa eta parte-hartzea gaitzat izan dituen II. Mintegia praktikaren gaineko hausnarketan oinarritu da.

Aipatu gaiok lantzeko, De Bonoren 6 txapelen metodologia irabili da, talde txikitan lan eginez.

Dena den,  aipatu dinamika horien bidez ateratako ondorioetan sakondu eta irtenbide posibleak bilatzeko, zenbait lan teoriko jarri dira partaideen esku.

Beheko esteketan klikatuta aztertu izango dituzue.

Gogoetarako sei txapelak _E. De Bono_

Motibazioa eta ikasteko gogoa pizteko gida

Parte-hartzea eta inplikazioa

Anuncios

Formazio saioak

Formazio saioak 2011ko apirila eta maiatzean egingo dira, MUko HUHEZI fakultatean, 2011/12 ikasturtean Ikaskide Proiektuan parte hartuko duten ikastetxe berrietako kideekin.

Honako hauek dira saioetako datak:

  • Apirilaren 8a
  • Apirilaren 15a
  • Maiatzaren 6a

Saioetako ordutegia: 9:00 – 14:00

Saio hauek metodologia kooperatiboak erabiliz eramango dira aurrera.

Helburuak:

Ikerketa-jarduera ibilbideari jarraiki,  praktikatik abiatu eta teoriara iristea, hurrengo urratsak emanez:

  • Norbere praktikaren hausnarketatik abiatuz, ikaskide taldeen beharraren zergatiak azalarazi.
  • Dinamika anitzen bidez, elkarrekiko konfidantza bilatu eta formazio-saioetako partaideak talde moduan funtzionatzea lortu.
  • Kasuen azterketaren bidez arazoak identifikatu eta irtenbide posibleak bilatu.
  • Praktikaren hausnarketaren bidez ikasketa kooperatiboaren printzipioak eta helburuak mahai gaineratu.
  • Egindako dinamiketan hausnartuz, ikaskide taldeetako kide guztien eta bakoitzaren rolak identifikatu eta horien funtzioak zehaztu.
  • Egindako dinamiketan hausnartuz, irakaslearen funtzioak identifikatu.
  • Ikastetxeetan praktikan jarriko diren sekuentzia didaktikoen diseinuan barneratzen hasi.