2011/12ko kronograma

Ikasturte hasiera planak, plangintzak, egiteko garaia da.

Gauza bat edo bestea dela, plan horiek ez dira, ia inoiz, pentsatu eta idatzi moduan ateratzen; dena den, ikasturtearen nondik norakoak  eta helburuak finkatzen laguntzen digute, nahiz eta gauza batzuk atzeratu eta besteak aurreratu egiten zaizkigun.

Hori horrela dela jakinik, ausardia osoz, hona hemen ikasturte hasiera honetan geure buruari ezarri diogun kronograma. Ea dena betetzeko gai garen!

Gure kronogramaren berri izan nahi baduzu, egin ezazu klik beheko estekan.

2011-12 Kronograma

2011/12rako asmo berrituak

Ikasturte berri honetan asmo berrituekin gatoz.

Iazko egitasmo guztiekin aurrera egiteaz gain, ikasturte honetan mintegi gehiago izango ditugu, blog  berria estrenatu (oraintxe ikusten ari zaren hau) eta ikerketa proiektu bat jarriko dugu martxan.

Horien guztien eta gehiagoren berri izan dezazuen txosten bat osatu dugu, proiektuaren abiapuntuarekin bat eginez eta ikasturterako asmoak finkatuz.

Horiek ezagutu nahi badituzu, klikatu ezazu beheko esteketan, bertan aurkituko baitituzu, euskaraz eta gaztelaniaz, asmo horiek guztiak.

IKASKIDE 2012 AURKEZPENA

Ikaskide 2012 Txostena gazteleraz

2010/11 ikasturteko Ebaluazio Txostena

2010/11 ikasturtea bukatu da eta, denok ondo merezita ditugun opor goxoak tarteko, laster hasiko zaigu ikasturte berria.

Laburbilketa garaia iritsi zaigu. Ebaluazio eta hausnarketa garaia. Hurrengo ikasturtean zer hobetu eta zer mantendu gogoetatzeko garaia.

Ikastetxeetan parte hartu duten kideei euren proiektuen gaineko hausnarketa eta ebaluzio moduko bat egitea eskatu diegu eta baita gehienek egin ere. Ez zen ariketa erraza, denbora eta dedikazioa eskatzen baitzuen, baina jasotako emaitzek zer pentsatu asko eman digute, onerako eta ez hain onerako.

Badakigu zeintzuk diren ikastetxeetako kideen kezkak, zeintzuk pozak eta zeintzuk zalantzak. Horiek guztiak erabiliko ditugu datorren ikasturtean guziton artean gure jarduera hobe dezagun.

Den-denak jaso ditugu Ikaskide Proiektuaren Ebaluazio Txostenean. Txosten mardula da, partaideek hausnarketa eta ondorio ugari eskaini baitute.

Lan hori denon artean partitu nahi izan dugu eta horregatik ekarri dugu hona.

Esan bezala, txostena luzetxoa da, ez astuna, ordea; dena den, badaezpada ere, txosten osoarekin batera laburpen motz bat ere ekarri dugu, haren ondorio nagusiak laburbiltzen dituena.

Klikatu itzazu beheko estekak eta biak aurkituko dituzu: txosten osoa eta haren laburpena.

2010-11-IKASKIDE- Ebaluazio txostena

10-11 EBALUAZIOA – labur

2010/11 ikasturtean geletan gauzatu ziren ikaskidetza proiektuak

2010/11 ikasturtean 29 ikaskidetza proiektu eraman ziren aurrera 8 ikastetxetako geletan.

Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoko maila guztietan jarri dira martxan proietu desberdinak, arlo anitzetan: matematika, hizkuntza, gizarte zientziak, natur zientziak, fisika, ingelesa, historia, teknologia, zuzenbidea, herritartasuna, harrera planak, mekanika eta industria teknologiak, mundu garaikideko zientziak…

Lanbide Heziketakon ere izan du isla, eta ez nolanahikoa, ikaskidetzat, Haur Hezkuntzako moduluan alor hauek lantzeko: enprendizaia,  jolasaren metodologia, garapen sozio-afektiboa, lehen laguntzak, didaktika, haurrei arreta eskaintzeko proiektua (praktikak) eta ingelesan.

Behean daukazun estekan klikatuta ikusi ahal izango duzu zein ikastetxe eta arlotan eraman diren aurrera aipatu proiektuak. Horrekin batera, zenbait proiekturen deskribapena ere aurkituko duzu bertan.

2010-11an gauzatutako proiektuak