Lehenengo Formazio-saioa

Apirilaren 8an burutu zen 2011/12 ikasturtean Ikaskide proiektuan parte hartuko duten kide berrien lehenengo formazio-saioa.

9 ikastetxetako 32 kidek hartu zuten parte eta, partaide guztiei ongi etorria eman ondoren, honako hauek landu ziren:

  • Norberak bere aurkezpena egin zuen eta formazio-saioekiko igurikapenak azalarazi zituen, horretarako jolas kooperatibo bat erabili zela.
  •  Ondoren, kide bakoitzak elkarlanaren barne hausnarketa egin zuen eta, ondoren, haren balizko ezaugarriak gainontzeko kideekin partitu.
  • Saioa dinamizatu zuten aholkulariek ikaskuntza kooperatiboaren kokapena egin zuten eta ondoren, taldeka, horien gaineko hausnarketari ekin zitzaion.
  • Atsedenaren ondoren, kideak ikastetxeka bildu eta euren ikastetxeko AMIA osatzeari ekin zitzaion (Ahulguneak, Mehatxuak, Indar-guneak eta Aukerak).
  • Bukatzeko, formazio-saiotik ateratako ondorioak laburbildu eta partitu ziren denen artean.
Anuncios