SEKUENTZIA DIDAKTIKOA DISEINATZEN (4.formazio saioa: dinamizatzaileekin 2.mintegia)

Ikaskuntza kooperatiboan aurrera pausoak egiteko asmoz IKASKIDE proiektuan parte hartzen duten ikastetxeetako dinamizatzaileekin formazio eta elkartruke saioak izaten ditugu. Gaurkoa dinamizatzaileekin egin dugun 2. mintegia izan da.

Oraingoan ikaste kooperatiboa sistematikoki bideratzeko sekuentzia didaktikoa nola diseinatu ikasi dugu. Sekuentzia didaktikoa lagungarri zaigu ikaskuntza modu kooperatiboan(ikasten ikasi+elkarrekin ikasi) bideratzeko unean  kontutan hartu beharreko guztiak(konpetentzia espezifikoak, orokorrak, ikaskidetzaren printzipioak, teknika kooperatiboak, ebaluazioa) aurreikusi eta horien arabera ikaskuntza diseinatu eta aurrera eramateko gelaratzeko orduan.

 Hala ba, ikaskidetzan ikasteko sekuentziak diseinatzeko saiakera egin dugu eta sekuentzia didaktikoaren faseak identifikatu ditugu denon artean:  sarrera fasea, garapen fasea, ekoizpen aurreko hausnarketa fasea, ekoizpen/aplikazio fasea eta ekoizpen/aplikazio ondorengo hausnarketa fasea(edo ebaluaketa).

 Ostean fase horietako bakoitza modu kooperatiboan aurrera eramateko(ikaskidetzaren printzipioekin koherentzian alegia) kontutan hartu beharrekoak identifikatu ditugu. Link honetan deskargatu ditzakezue saio horretan identifikatu genituen kontutan hartzekoak zeuen ikaskidetza proiektuen gelaratzea prestatzeko sekuentziak diseinatzeko orduan erabiltzeko: SEKUENTZIA DIDAKTIKOAREN URRATSAK DISEINATZEKO GIDA: URRATS BAKOITZEAN KONTUTAN EDUKITZEKOAK.

Bestetik fase horietako bakoitzean  erabili daitezkeen estrategia kooperatiboak zeintzuk diren ere ezagutu dugu. Alegia, sekuentzia didaktikoaren urratsak bakoitza garatzeko unean  identifikatu ditugun kontutan izateko aldagaia horiek(aurreko paragrafoan azaldutakoak) bermatuko dituzten estrategiak zeintzuk izan daitekeen aztertu dugu. Link honetan deskargatu ditzakezue: IKASKIDETZA TALDEETAN ELKARKIDETZA GARATZEKO BALIOGARRI IZAN DAITEZKEEN ESTRATEGIAK.

Bi tresna hauekin dagoeneko prest gaude ikaskidetza proiektuak diseinatu, gelaratu eta ostean ebaluatzeko, eta ondorioz etengabeko hobekuntza zikloan sartzeko unean unean ikaskidetza proiektu eraginkorragoak bideratuz.

Ikerketa proiektuak aurrera darrai

Aurretik argitaratutako post batean jakinarazten genuen moduan, ikasturte honetan ikerketa proiektu bat jarri da martxan Ikaskide Proiektuaren baitan.

Ikerketa motibazioaren gaiarekin du lotura zuzena, eta honako hipotesi orokor honetatik abiatzen da:

  • Irakasleak Ikaskidetzarekiko jarrera positiboa areagotu dezake.  Estrategien artean, garrantzitsuak dira ikastearekiko motibazioa aregotzera begirakoak eta elkarlanaren zein laguntzak jaso eta ematearenean alderdi positiboak indartzen dutenak erabiltzea.

Momentu honetan eta ekaina bitartean, aurreikusi moduan, ikastetxeetan datu bilketa egiten ari gara. Dagoeneko, 5 geletako behaketa prozesua bukatu da eta beste 4 gelatan dago martxan.

Salbatore Mitxelena – ikaskidetza proiektuak

Zarauzko Salbatore Mitxelenako kideak sartu berriak dira Ikaskide Proiektuan; hala ere, ez dute kideok txikira jokatzen.

Olatuan murgilduz edo surf taularen gainean, kartak partitu eta  ordagoa joaz irabazi nahi diote partida berrikuntzak sortu ohi duen bertigoari. Eta lortuko dute, zalantzarik gabe.

Animo eta bejondeizuela!

Hasi berriak izanik ere, 8 ikaskidetza proiektu jarri dituzte martxan aurten; horietako 6 Lehen Hezkuntzan eta beste 2 DBHn.

Horien berri izan nahi baduzu beheko estekan klikatzea baino ez daukazu!

Salbatore euskaraz

Salbatore Mitxelena (Zarautz) www.zarauzkoikastola.org

Mariam Bilbatua – «Ikaskidetzaren erronkak. Eredu berri baterantz»

Apirilaren 1ean Ikaskide Proiektuaren baitan egindako I. Jardunaldian, proiektuaren koordinatzaile eta aholkulari taldeko kide ere baden Mariam Bilbatuak eman zuen eguneko azken hitzaldia, «Ikaskidetzaren erronkak. Eredu berri baterantz» izenburupean.

Hitzaldia gaztelaniaz eman zuen Mariamek, eta beheko estekan dago bere hitzaldiaren muina euskaraz.

Egin ezazu klik estekan M. Bilbatuaren hitzaldiaren oinarri garrantzisuenak aztertu ahal izateko.

Mariam Bilbatua -Aurkezpena

I. Jardunaldiko egitaraua

2011ko apirilaren batean egingo dugu, Eskoriatzako HUHEZI fakultatean, Ikaskide Taldeen gaineko lehenego jardunaldia.

Animatu zaitez! Zure partaidetza ongi etorria izango da.

Hementxe, mezu honen ondoren, duzu egitaraua euskaraz eta lerroon azpian duzun estekan klikatuz gero, egitaraua gaztelaniaz jeitsi ahal izango duzu.

Ikaskide – I. Jornada -programa

ELKARREKIN BIZITZEN IKASI: IKASKIDE TALDEAK

I. JARDUNALDIA

 

Noiz: Apirilaren 1ean

Ordutegia: 9:00 – 14:00

Non: HUHEZI Fakultatea – Eskoriatza

EGITARAUA:

9:00-9:10 Dokumentazio banaketa

9.10-9:30 Jardunaldiaren aurkezpena

  • “Ikaskide Taldeak Proiektua”
    • Nekane Arratibel  (HUHEZI) Andoni Zendoia (ERKIDE)

9:30-10:30: Hitzaldia

  • “Konpetentzien ebaluazioa: talde lana”
    • Joan Rué ( Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa)

10:45-11:15 : Atsedena eta kafea

11:15-12:45 : Ikastetxeetako esperientziak

  • Bihotz Gaztea Ikastola (Santurtzi)
  • Pasaia-Lezo Lizeoa (Pasaia-Lezo)
  • Inmakulada Ikastola (Tolosa)

12:45-13:45: Hitzaldia

  • “Ikaskidetzaren erronkak. Eredu berri baterantz”
    • Ainara Artetxe, Meltxor Artetxe, Mariam Bilbatua, Pello Jauregi, Marije Fullaondo (HUHEZI)

13:45.14.00: Agurra