Mariam Bilbatua – «Ikaskidetzaren erronkak. Eredu berri baterantz»

Apirilaren 1ean Ikaskide Proiektuaren baitan egindako I. Jardunaldian, proiektuaren koordinatzaile eta aholkulari taldeko kide ere baden Mariam Bilbatuak eman zuen eguneko azken hitzaldia, «Ikaskidetzaren erronkak. Eredu berri baterantz» izenburupean.

Hitzaldia gaztelaniaz eman zuen Mariamek, eta beheko estekan dago bere hitzaldiaren muina euskaraz.

Egin ezazu klik estekan M. Bilbatuaren hitzaldiaren oinarri garrantzisuenak aztertu ahal izateko.

Mariam Bilbatua -Aurkezpena

III. Mintegia – Esku hartzea

2011ko maiatzaren 26an egin da Ikaskide Proiektuan ari diren kideen arteko III. Mintegia, ikasturte honetako azkena izango dena.

Mintegi hau irakaslearen esku-hartzea izan du gai nagusia.

Aurreko bi mintegiak, partaidetzari dagokionez, oso arrakastatsuak izan baziren ere, hirugarren hau, daten desegokitasuna medio, jendez urriagoa izan da (11 lagun bildu ginen); ez, ordea, edukien eta ateratako ondorioen aberastasunaren aldetik.

Lan kooperatiboaren bidez aurrera eraman dren dinamika desberdinak erabiliz, esku-hartzearen gaineko gogoeta zabala egiteko parada izan dugu.

Erabilitako prozedura ezagutu nahi baduzu, egin ezazu klik beheko estekan.

Esku-hartzea Prozedura

II. Mintegia – helburuak eta antolaketa

2011ko martxoaren 17an egin da Iksakide Proiektuan parte hartzen duten kideen arteko II. Mintegia.
Saio honetako helburuak honako hauek izan dira:
  • Proiektuen   esperimentazioa baliatuz, hezkuntza kooperatiboaren gakoak hobeto   identifikatzea.
  • Elkarlanean,   hobekuntzarako proposamenak aurrera eramateko urratsak aurreikustea.
  • Taldearen ezagutzaz,   trebeziaz eta esperientziaz baliatu gure ezinak gainditzen saiatzeko.
  • Elkarren ezagutzaren eta proiektuak partekatzearen bidez, talde sentimendua indartu.

Aurrera eramandako jarduerak, berriz, honakoak:

1) Harrera, aurreko saioa   gogora ekarriz eta bigarren saiorako helburuak eta lan dinamika azalduz.

2) Talde txikitan   (I): Saio honetarako hautatu dugun “fokoa” edo gaiaren lanketa: Taldekatzearen   eta ikasleen inplikazio eta konpromiso    maila ezberdinaren ondorioz sortzen diren arazoak, trabak, ezinak. Bereziki:

  • Motibazioarekin zerikusia dutenak.
  • Parte-hartzeari buruzkoak.

3)    Talde   handian

  • Batera jartzea.
  • Hezkuntza   kooperatiboaren Jardunaldien egitaraua (apirilaren 1a) eta hurrengo mintegi   saioaren aurreikuspena (maiatzaren 26a).

Bigarren formazio-saioa

Apirilaren 15ean burutu zen datorren ikasturtean Ikaskide Proiektuan partaide izango diren kide berrien bigarren formazio saioa.

9 ikastetxeetako 38 lagunek hartu zuten parte saio honetan.

Saioan honako hauek landu ziren:

  • Aurreko saioan bezala, elkarrekiko ezagutza eta talde kohesioa sortzeko jolas kooperatiboekin eman zitzaion hasiera saioari.
  • Ondoren, eta aurreko saioan mahai-gaineratutako elkarlanaren printzipioak eta ikastetxe bakoitzak egindako AMIA oinarri, lan kooperatiboaren printzipioetan sakontze-lana egin zen, bakarka eta taldeka aurrera eraman ziren dinamiken bidez eta elkarmenpekotasun positiboaren printzipioaren garrantzia azpimarratzeko jolasen bidez.
  • Prebentzio lana ere egin zen: ikaskide taldetan lan egiteak ez dakar, berez, formula magikorik (gogoa, lana, denbora, praktika eta horren gaineko hausnarketa ezinbestekoak dira helburuak aurrera eramateko).
  • Atsedenaren ondoren, lan kooperatiboan sor daitezkeen arazoak identifikatu ziren, talde txikitan aurrera eramandako kasu baten azterketaren bidez. Dinamika honen ondorioak honako hauek izan ziren: arazoak eta horiek balizko zergatiak identifikatu; irtenbide posibleak mahai gainean jarri; taldeko kideen rolak eta funtzioak identifikatu; eta irakaslearen rola eta funtzioak zehaztu.

Ikaskide proiektuko partaideak

Proiektu honetan bildu gara elkarkidetza hezkuntzan garatzeko premia eta beharra aurreikusi eta elkarlanean aritzeko aukera izan dugun hiru hezkuntza erakunde:

Erkide

 www.erkide.coop

2006ko abenduaren 12an Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioa – ERKIDE, eratu zen Gasteizen.

ERKIDEren helburuen artean honako hauek azpimarra ditzakegu:

  • Lan Elkartuko Kooperatiben sektoreko erakunde ordezkaritza izatea
  • Lan Elkartuko kooperatiba-mugimenduaren defentsa eta sustapena.
  • Informazio eta aholkularitza teknikoa.
  • Bazkide, zuzendari eta teknikoak prestatzea.
  • Enpresarako elkar-lankidetza sustatzea.

Mondragon Unibertsitateko Ikaskide Taldea

    www.mondragon.edu/eu/huhezi

1998-1999 ikasturtean sortu zen HUHEZI Fakultatean  Ikaskidetza bultzatzeko eta ikertzeko helburuaz.

Egun 8 irakaslek osatzen dugu Ikaskide proiektuan aholkularitza eta ikerketa egiten dugun taldea:

Ikaskidetza Proiektuan parte hartzen duten ikastetxeak

Erkide elkarteko kide izanik, Ikaskide Taldeen proiektua  beraien geletan sustatzeko konpromisoa hartu duten ikastetxeak:

Ikasturte honetara arte (2011/12) gurekin elkarlanean izan da Donostiako Mary Ward English School ere. www.maryward.com