Ikaskuntza Kooperatiboan erreferente

 Gurekin Ikaskide proiektuan parte hartzen duen BIHOTZ GAZTEA ikastetxeak urrian “Más educación, más cooperación, mejor futuro”  lelopean  Galizian UECOEk (Unión Española de Cooperativas de Enseñanza) antolatutako kongresuan parte hartu zuen Ikaskidetza esperintziak Espainiako beste ikastetxeekin konpartitzeko.

Esperientzia honen berri ematen digute euren ikastolako web orrian:

 http://www.bihotzgazteaikastola.net/index.php/archives/9676Imagen

 

Ikaskide taldeak eta aniztasunaren trataera – Hasi berrien II. Mintegia

Maiatzaren 17an egin zen Ikaskide Proiektuan aurten hasitako kideen arteko II. Mintegia.

Bertan, Ikaskide taldeak eta aniztasunaren trataera izan zen landutako gaia.

Zer ekarpen egin diezaioke hezkuntza kooperatiboak aniztasunaren trataerarai? Nola landu aniztasuna ikaskide taldeen bidez?… Galdera horiei eta gehiagori erantzuna ematen saiatu ziren mintegiko partaideak eta aholkulariak.

Ohi moduan, hezkuntza kooperatiboan oinarritutako ariketa praktikoetatik abiatu zen proposatutako hausnarketa. Bertatik, ondorio teorikoak atera ziren eta, azkenik, ondorio teoriko horiek gelako egunerokotasuneko praktikan nola txertatzen diren ere aztertu zen.

Mintegiaren bilakaera eta bertatik ateratako ondorioak ezagutu nahi badituzu, egin ezazu klik beheko estekan.

Kide berriak-II Mintegia-ANIZTASUNAREN TRATAERA

Mintegiko partaideak:

Beteranoen III. Mintegia – bilakaera eta ondorioak

Apirilaren 26an egin zen Ikaskide Proiektuan 2010/11 ikasturtetik ari diren kideen mintegia.

Mintegiaren gai nagusia zera izan zen: Ikaste kooperatiboaren prozesua ahalik eta modu autonomoan garatzeko bidea.

Bi ikasturteotan metatutako esperientziaren bidez jasotako ezagutzari heldu zitzaion eta,  horren bidez, ikastetxeetan era autonomoan proiektuari jarraipena ematearen gaineko hausnarketa egin zen.

Helburu horrekin, orain arte sortu eta iturri desberdinetatik jaso dugun dokumentazioa aztertu zen. Horretarako, bi bide erabili ziren: batetik, dokumentazio orokorra jasotzen zuen gailua eman zitzaien parte hartzaileei; bestetik, bloga aztertu zen, eta horrek proiektuko partaide guztien arteko ikaste komunitate bat sortzeko eman ditzakeen aukeren gaineko gogoeta egin zen.

Mintegia emankorra izan zen, oso, eta atxikitako dokumentuan jaso ditugu harren bilakaeraren urratsak eta bertatik jasotako emaitzak.

Ikaste Kooperatiboa autonomoki aurrera eramateko planteatzen diren urratsak ezagutu nahi badituzu, klika ezazu beheko estekan.

BETERANOAK – III. MINTEGIA

Mintegiko partaideak:

II. Jardunaldia – Ikaskide taldeak – martxoaren 23an

2012ko martxoaren 23an egingo da Ikaskide Taldeen proiektuaren baitako II. Jardunaldia .

Hementxe duzu egitaraua euskaraz eta, orrialdearen bukaeran dagoen eskekan klikatuz gaztelaniazko bertsioa aurkituko duzu.

Animatu zaitez parte hartzera!

ELKARREKIN BIZITZEN IKASI: IKASKIDE TALDEAK

2. JARDUNALDIA

  

Noiz:  Martxoaren 23an

Ordutegia: 8.45-15.00

Non: HUHEZI Fakultatea –    Eskoriatza

EGITARAUA

8.45-9.15: Dokumentazio banaketa

9.15-9:30: Jardunaldiaren aurkezpena

  • “Ikaskide Taldeak Proiektua”
    • Nekane Arratibel  (HUHEZI), Andoni Zendoia (ERKIDE)

9:30-10:30: Hitzaldia:

“Elkarrekin ikasiz ikastearen atsegina eta gogoa sustatuz”

  • Ainara Artetxe (Mondragon Unibertsitatea)
  • Meltxor Artetxe ( Mondragon Unibertsitatea)

10:45-11:15: Atsedena eta kafea

11.15-12.45        Motibazioa sustatzeko estrategiak. Tailerrak

  • Ainara Artetxe, Meltxor Artetxe, Mariam Bilbatua, Pello Jauregi, Marije Fullaondo, Ana Usabiaga Ikaskide Taldeko aholkulari Taldea(HUHEZI)

13.00-14.45 Ikastetxeetako esperientziak

A Taldea: Lehen Hezkuntza

  • El Regato Ikastetxea ( Barakaldo)
  • Bihotz Gaztea Ikastola ( Santurtzi)
  • Salbatore Mitxelena  (Zarautz)

B Taldea: Bigarren Hezkuntza

  • Bihotz Gaztea Ikastola (Santurtzi)
  • Pasaia-Lezo Lizeoa (Pasaia-Lezo)
  • Asti-Leku Ikastola (Portugalete)

14.45-15.00 Ondorioak

15..00 LUNTXA

Klika ezazu beheko estekan egitaraua gaztelaniaz jeisteko.

Ikaskide 2. Jornada – programa

«Aprender a sentir» – El Regatoko Susana Ruizen ekarpena

«¿Por qué tienes en el cajón de tu mesa una fotografía de cuando eras pequeña? -me preguntó hace tiempo un alumno-»

Horrela hasten da Ikaskide Proiektuko kide den Barakaldoko Colegio El Regatoko Susana Ruiz Goñik zuekin partitzeko bidalitako artikulua.

Ez da berriki idatzitako artikulua gaurkoan Susanak gure esku jartzen duena baina, Ikaskide Proiektuaren II. Jardunaldia gerturatzen ari dela, bere ekarpena bidali digu, guztiokin partitzeko.

Mila esker, Susana!

Zalantzarik gabe, bihotzarekin, sentipenetatik idatzitako artikulu hau gozatu nahi baduzu, egin klik beheko estekan.

S. RUIZ GOÑI – Aprender a sentir