Esperientzien elkartrukea – Ikasturteko azken Mintegia

Maiatzaren 24an,  Ikaskide Proiektuan ari garen kide guztion artean, ikasturteko azken mintegi saioa egin genuen HUHEZIn.

Orain arte egindako mintegietan banaketa bat eman da: proiektuan ikasturte honetan bertan hasi diren kideak, alde batetik, eta dagoeneko Ikaskide taldeetan beterano diren kideak bestetik.

Mintegi honetan, aldiz, Ikaskide Proiektuan ari diren kide guztiak elkartu ginen, zahar eta berri, guztiok baitugu besteongandik zer ikasi, dagoeneko hezkuntza kooperatiboaren gaineko esperientzia luzea izan ala ez.

Hiru izan ziren mintegian bete nahi izan genituen helburuak:

  • Esperientziak elkartrukatzea.
  • Elkarrengandik ikastea.
  • Datorren ikasturteko aurreikuspenak egitea.

Horretarako, bi lantaldetan banatu ginen bertan parte hartu genuenok: batetik, lehen hezkuntzako taldea osatu zen; bestetik, bigarren hezkuntzakoa.

Bi lantalde horietan esperientziak partitu eta eztabaidatu ondoren, taldeak bildu eta ondorio komunak ateratzeko saioa egin zen.

Mintegiaren nondik norakoak eta bertan, lehen hezkuntzaren eremuan aurkeztutako esperientziak ezagutu nahi badituzu, beheko estekan klikatzea baino ez daukazu!

MINTEGIA_Maiatzak 24-LEHEN HEZKUNTZA

Mintegiko partaideak:

Hirugarren formazio-saioa

Maiatzaren 6an egin zen datorren ikasturtean Ikaskide Proiektuan parte hartuko duten kide berrien hirugarren formazio-saioa.

Oraingoan, datak egokienak ez zierla eta, 9 ikastetxetako 28 kide bildu ginen.

Saioan honako hauek landu ziren:

  • Ikaskide taldeetan egitearen helburuen gaineko hausnarketa. Hausnarketa hau bideratzeko taldekako dinamikak jarri ziren martxan.
  • Ondoren, denon artean talde txikietan egindako lana partitu zen eta argi geratu zen zeharkako konpetenzien lanketarako tresna ezin hobea dela ikaskide taldetan lan egitea. Horretaz gain, denontzako eskolaren bidean ere urrats garrantzitsuak emateko tresna gisa kokatu zen ikaskide taldeen metodologia.
  • Ondoren, konpetentzien gaineko hausnarketa bideratu zen: zeharkako konpetentzia guztiak eta konpetentzia espezifiko guztiak elkarrekin landu al daitezke? Lehentasunak markatu behar direla argi geratu zen eta zeharkako konpetentzia -eta azpikonpetentzia- bakar batean indarra jarri, gainontzeko konpetentziak ere horrekin batera landuko direla jakitun, baina denak ezin ditugula ebaluatu, beraz, lehentasunezkotzat hartzen dugun hori soilik ebaluatuko genuke.
  • Atsedenaren ondoren, bukatzeko, taldeka bilduta, ikaskide taldeen bidez lantzeko gai bat aukeratu zen talde txikitan eta lanketa horren diseinuari ekin zitzaion talde txikitan (talde bakoitzak gai desberdin bat aukeratu zuen). Beraz, martxan jartzeko sekuentzia didaktikoaren lehen zirriborroa osatu zuten saioko partaideek, taldean lan eginez.