IKASKIDETZA proiektuaren berri JAKINGARRIAK aldizkarian

jak

JAKINGARRIAK izeneko HUHEZIko aldizkariak  Ikaskide proiektuaren berri eman du. Mariam Bilbatua, Ana Usabiaga eta Ainara Artetxe proiektuko aholkulariek  idatzitako Ikasleen Ikaskide taldeak eta irakasleen ikasarea”  izeneko artikulua argitaratu dute aldizkarian.

Jakingarriak aldizkaria HUHEZIren eskutik dator orain inoiz baino berritzaileago web orri berriarekin sarean merezi duen lekua hartuta.  Aldizkari honek helburu du euskarazko dokumentu gaurkotuak eta berritzaileak eskaintzea lagunduko dutenak hezkuntza erronkei aurre egiten eta ikasle zein hezkuntza profesionalen  zalantzei erantzuten. Ikuspegi pedagogiko eta esperientzia metodologiko berritzaileak eskaintzeaz arduratzen dela esan dezakegu. Hezkuntzako profesionalek edo profesionalak izateko bidean daudenek eskuragarri duten bibliografia gehiena gaztelaniaz edo ingelesez dago. Errealitate honi aurre egiteko,  HUHEZIk konpromisoa  hartu du Jakingarriak aldizkariaren bidez ikuspegi pedagogiko eta esperientzia metodologiko berritzaileak euskaraz eskaintzeko.

Kasu honetan gure IKASKIDE proiektua izan da aldizkariko protagonista.

 “Taldean aritzea ez da elkarlanean eta kooperazioan lan egitearen sinonimo, ez da Ikaskidetza. Ikaskidetza honela definitzen dugu: taldean eta kooperazioan egiten den ikaskuntza”. Hala diote proiektuaren arduradun diren Mariam Bilbatua, Ana Usabiaga eta Ainara Artetxek Ikasleen Ikaskide taldeak eta irakasleen ikasarea” artikuluan. Bertan azaltzen digute Ikaskidetzaz ari garenean zertaz dihardugun eta Euskal Herriko ikastetxeetan Ikaskidetza sustatzeko darabilgun metodologia (irakasleen sarea) zein modutan gauzatzen den.

Gonbitea egiten dizuegu artikulua irakurtzeko (link honetan klik egin eta behin aldizkarian web orrian zaudetela artikuluaren sarreraren behealdean dagoen “Detalles” hitzari sakatu artikulua osorik ikusteko), Jakingarriak aldizkariaren web orri berria bisitatzen duzuen bitartean. Ziur intereseko gaiekin topo egiten duzuela!

Anuncios