2010/11 ikasturteko Ebaluazio Txostena

2010/11 ikasturtea bukatu da eta, denok ondo merezita ditugun opor goxoak tarteko, laster hasiko zaigu ikasturte berria.

Laburbilketa garaia iritsi zaigu. Ebaluazio eta hausnarketa garaia. Hurrengo ikasturtean zer hobetu eta zer mantendu gogoetatzeko garaia.

Ikastetxeetan parte hartu duten kideei euren proiektuen gaineko hausnarketa eta ebaluzio moduko bat egitea eskatu diegu eta baita gehienek egin ere. Ez zen ariketa erraza, denbora eta dedikazioa eskatzen baitzuen, baina jasotako emaitzek zer pentsatu asko eman digute, onerako eta ez hain onerako.

Badakigu zeintzuk diren ikastetxeetako kideen kezkak, zeintzuk pozak eta zeintzuk zalantzak. Horiek guztiak erabiliko ditugu datorren ikasturtean guziton artean gure jarduera hobe dezagun.

Den-denak jaso ditugu Ikaskide Proiektuaren Ebaluazio Txostenean. Txosten mardula da, partaideek hausnarketa eta ondorio ugari eskaini baitute.

Lan hori denon artean partitu nahi izan dugu eta horregatik ekarri dugu hona.

Esan bezala, txostena luzetxoa da, ez astuna, ordea; dena den, badaezpada ere, txosten osoarekin batera laburpen motz bat ere ekarri dugu, haren ondorio nagusiak laburbiltzen dituena.

Klikatu itzazu beheko estekak eta biak aurkituko dituzu: txosten osoa eta haren laburpena.

2010-11-IKASKIDE- Ebaluazio txostena

10-11 EBALUAZIOA – labur

III. Mintegia – Esku hartzea

2011ko maiatzaren 26an egin da Ikaskide Proiektuan ari diren kideen arteko III. Mintegia, ikasturte honetako azkena izango dena.

Mintegi hau irakaslearen esku-hartzea izan du gai nagusia.

Aurreko bi mintegiak, partaidetzari dagokionez, oso arrakastatsuak izan baziren ere, hirugarren hau, daten desegokitasuna medio, jendez urriagoa izan da (11 lagun bildu ginen); ez, ordea, edukien eta ateratako ondorioen aberastasunaren aldetik.

Lan kooperatiboaren bidez aurrera eraman dren dinamika desberdinak erabiliz, esku-hartzearen gaineko gogoeta zabala egiteko parada izan dugu.

Erabilitako prozedura ezagutu nahi baduzu, egin ezazu klik beheko estekan.

Esku-hartzea Prozedura

Talde lanaren faseak

Talde lana, eta are gutxiago, lan kooperatiboa, ez da ikasleak taldean jartzeagatik berez eta momentuan sortzen den kontua.

Prozesu bat beharrezkoa da taldean, talde lanean, lan kooperatiboan aritzeko eta fase desberdinak ditu prozesu horrek. Fase horiek guztiak gertatzen dira, normalean, talde bat elkarlanean jartzen denean; beraz, horien gainean gogoetatzeko laguntzatxo bat izatea ongi datorkigu guztioi ere.

Ondoko txostenean azaltzen da talde lanaren faseen eskema; ziur asko, zuk zeuk zure gelako taldeetan ere behatu ahal izan duzuna.

Egin ezazu klik beheko estekan, ea zuk ere fase berdinak ikusi ahal izan dituzun.

Talde lanaren faseak

Ebaluazioa dela eta… zenbait gogoeta

Askotan, ebaluazioaren gainean zalantzak izaten ditugu:

  • zer ebaluatu eta, bereziki, nola?
  • zer ebaluazio mota(k) erabili? noiz? zez ebaluatzeko?
  • ondo al nabil helburuak betetze aldera? metodologia egokia erabiltzen ari naiz? dinamika egokiak proposatu al ditut?
  • zer galdera mota egin neure buruari zein ikasleei gauzak pentsatu moduan ote doazen jakiteko?

Irakasle guztioi etorri zaizkigu horrelako galderak -eta gehiago- burura. Beheko estekan klikatuz gero, ebaluazioaren gaineko gogoeta batzuk ikusi ahal izango dituzu, tresna gisa baliagarri izan daitezkeelakoan.

EBALUAZIOA-gogoetak