Artetxe & Artetxe: “Elkarrekin ikasiz atsegina eta gogoa sustatuz”

Ikaskide proiektuko aholkulari taldeko kide eta HUHEZI Fakultateko eskarmentu handiko irakasle diren  Ainara Artetxek eta Meltxor Artetxek  hitzaldi ederra eskaini ziguten martxoaren 23an egindako Ikaskide Proiektuaren II. Jardunaldian.

Honela hasi zuen Ainara Artetxek bere interbentzioa:

“Korapilatsua, zaila, buruhauste ugari ematen duen gaiari helduko diogu gure hitzaldian, batzuetan etsipenean murgiltzen gaituena eta beste zenbaitetan esperantza emailea…

Aurtengo Jardunaldi hauei bere izaera ematen dien gaia da hain zuzen: elkarrekin ikastearen atsegina lortu, nahiarena, beste era batera esanda, motibazioaren gaia jorratzera goaz.”

Atxikita dituzu A. Artetxe eta M. Artetxeren hitzaldia eta berau osatzeko erabili zuten euskarri elektronikoa.

Egin ezazu klik beheko esteketan eta goza ezazu hitzaldiaz.

Artetxe A-Artetxe M. Hitzaldia

Elkarrekin ikasiz ikastearen atsegina eta gogoa sustatuz. Euskaraz.ppt

Ainara Artetxe  aartetxe@mondragon.edu

Meltxor Artetxe  martetxe@mondragon.edu

Anuncios

II. Mintegia – ondorioak

Bigarren mintegi honetako gaia ikasleen parte-hartze eta motibazioaren lanketa izan da. Izan ere, irakasleek martxan jarritako esperientzia askotan, beti badago ikasleren bat dagokion lantaldean parte hartzen ez duena; modu horretan lan egiteko inolako motibaziorik ez duena.

Talde txikitan, De Bonoren “Txanoen” teknika erabili da hausnarketa eta proposamenak bideratzeko.

Hona hemen saio hartatik ateratako ondorio nagusiak:

1. Ikasleen motibazioa suspertzeko kideek adierazitako burutapen batzuk:

  • Tutoretzaren garrantzia azpimarratzen da batez ere ebaluazio jarraitua egiterakoan. Tutoretza ez bakarrik planifikazioa… inguruan baizik eta, eta batez ere, aspektu emozionalei begira (nola sentitzen diren…). Taldeen jarraipena egiteko tutoritza saioak (bitarteko lanari garrantiza emateko).
    • Tutoritza aspektu emozionaletan arreta jartzera fokatu.
    • Bakarkako arreta. Aspektu emozionalen zaintza.
    • Lan-kontratua erabili
    • Rolak eta funtzioak modu argian esleitu. Lidergoaren rola ere barneratu. Rolak eta funtzioak aurretik banatzea (lidergoa, ikuskaria…). Rolak txandakatu.
    • Akta erabili (konpromisoa). Talde bilera eta lan saioetako aktak eginarazi eta eskatu.
    • Transmisioak egiterakoan hauek egiteko sistematizazioa.
    • Planning-a egin
    • Taldeak egiterakoan: heterogenitatea eta beraien artean berien burua kokatzea (indarguneak zeintzuk dira?)
    • Denbora dedikatu.
    • Lan indibidualaren garrantzia; lan indibiduala ere ebaluatu.(Aktak)
    • Ebaluazio jarraitua (aktak…)
    • Praktikari lotutako proiektuak egin. Honek bultzatzen ditu ikasleak eguneroko jardunari ekin behar izatera, eta besteak beste, ikus dezakete gaiaren erabilgarritasuna nolakos den.
    • Irakasleak proiekturik aurkezterakoan, bakarra izan gabe, hiru edo lau aukeran jartzea komeni da. Daudenen artean beraiek gogoko dutena aukeratu beharko lukete. Erabaki ahal izate horrek, mugatua izanagatik, beti pizten du gogoa eta inplikazioa handitu.
    •  Ikasleei informazio guztia edo gehiena ahoko zuloan eman beharrean beraiek bilatu beharko lukete, neurrian behintzat. Horrek, irakasle baten esperientziaren arabera, ikasleak akuilatzen ditu erronka bati eusteko, eta hortik motibazioa dator. Ikasleak era aktiboan jardun beharrak halako gogoa pizten du.
    • Materiala errealak erabili. Hala nola: egunkaria, internet. Bertan agertzen diren albisteak erabil daitezke gaiak abiatzeko.
    • Kasuen metodologia aplikatzea. Kasu errealak planteatu eta ikasleek beraiek bilatu beharko lituzkete balizko irtenbideak.

2.- Mintegia bukatzean, zein sentsazio orokor izan da nagusi partaideen artean?

  • Ikasleak informazioarekin itotzen baditugu ez dago modurik aktibatzeko eta motibatzeko. Informazioa baztertu beharko genuke zertxobait, eta tarte eta garrantzia handiagoa eman konpetentziaren lanketari (bereziki, taldean lana egiteari eta ekimen praktikoak ekiteari)
  • Konpetentziak direla-eta hasieran emaniko denbora eta energia inbertsioa, gerora fruitu onak ematen ditu eduki espezifikoen asimilazioan ere, baina, hasieran, erne ibili beharra dago ikasleak informazioarekin ez itotzeko.

Ateratako galdera, zalantza esanguratsu bat:

  • Ikaskidetza taldeen abantaila nagusietako bat elkarrekin konpetentziak lantzea ahalbidetzen duela da, baina… nola jokatu beharko genuke lehenengo deialdian gaia gainditzen ez dutenekin? Alegia, zer egin bigarren deialdian edo errekuperaketan?