II. Mintegia – helburuak eta antolaketa

2011ko martxoaren 17an egin da Iksakide Proiektuan parte hartzen duten kideen arteko II. Mintegia.
Saio honetako helburuak honako hauek izan dira:
  • Proiektuen   esperimentazioa baliatuz, hezkuntza kooperatiboaren gakoak hobeto   identifikatzea.
  • Elkarlanean,   hobekuntzarako proposamenak aurrera eramateko urratsak aurreikustea.
  • Taldearen ezagutzaz,   trebeziaz eta esperientziaz baliatu gure ezinak gainditzen saiatzeko.
  • Elkarren ezagutzaren eta proiektuak partekatzearen bidez, talde sentimendua indartu.

Aurrera eramandako jarduerak, berriz, honakoak:

1) Harrera, aurreko saioa   gogora ekarriz eta bigarren saiorako helburuak eta lan dinamika azalduz.

2) Talde txikitan   (I): Saio honetarako hautatu dugun “fokoa” edo gaiaren lanketa: Taldekatzearen   eta ikasleen inplikazio eta konpromiso    maila ezberdinaren ondorioz sortzen diren arazoak, trabak, ezinak. Bereziki:

  • Motibazioarekin zerikusia dutenak.
  • Parte-hartzeari buruzkoak.

3)    Talde   handian

  • Batera jartzea.
  • Hezkuntza   kooperatiboaren Jardunaldien egitaraua (apirilaren 1a) eta hurrengo mintegi   saioaren aurreikuspena (maiatzaren 26a).

I. Mintegia

2011ko otsailaren 2an egin da Ikaskide Proiektuko I. Mintegia, Eskoriatzako HUHEZI Fakukltatean (MU).

Honako helburu hauek izan ditu I. Mintegi honek:

  • Proiektuen   esperimentazioa baliatuz, hezkuntza kooperatiboaren gakoak hobeto   identifikatzea.
  • Elkarlanean,   hobekuntzarako proposamenak aurrera eramateko urratsak aurreikustea.
  • Taldearen ezagutzaz,   trebeziaz eta esperientziaz baliatu gure ezinak gainditzen saiatzeko
  • Elkarren ezagutzaren eta proiektuak partekatzearen bidez, talde sentimendua indartu.

Jarduera eta metodologia anitz zituen prest aholkulari taldeak, baina gauzak ez dira beti plangintzatu bezala ateratzen eta elkar-ezagutzen eman dugu mintegia: bakoitzaren esperientziak eta proiektuak aurkezten, igurikapenak eta zalantzak mahai gaineratzen, oztopoak eta abantailak partitzen…

Bistakoa zen horren guztiaren behar handia zegoela, beraz, mintegia oso positibotzat baloratzea baino ez zaigu geratzen, bai parte-hartzearen aldetik (8 ikastetxetako 21 kidek eta proiektuko 5 aholkulariekk hartu genuen parte) zein esperientzien elkartrukeak guztioi ekarri digun aberastasunaren aldetik.