«Beteranoen» III. Mintegia – iragarpena

Ikasturterako finkatu genuen egutegiari jarrituz, datorren ostegunean, apirilak 26, mintegi saioa egingo dugu Huhezin, 15:00etatik 19:00etara.
Saio honetan, aurreko mintegietan landutakoari jarraituz, ikastetxe bakoitzak hezkuntza kooperatiboaren proiektua aurrera eraman ahal izateko, autonomiarantz beste urrats bat egiten saiatuko gara, printzipioetan, diseinuan, esku-hartzean eta ebaluazioan ditugun errekurtsoak eta baliabideak aztertuz.

Ikerketa proiektua

Aurreko post batean esaten genuen bezala, aurten ikerketa proiektu bat jarriko dugu martxan Ikaskide Taldeen proiektuaren baitan.

Ikerketa proiektu honek bi helburu nagusi ditu:

  • Ikaskide Taldeekiko ikasleen jarrerak identifikatzea eta emaitza akademikoekiko izan dezaketen erlazioa aztertzea
  • Irakasleriaren esku-hartze motak aztertzea hiru eremutan: 1) ikaskidetzarekiko motibazioa; 2) prozesuaren antolaketa; eta 3) taldeari emandako laguntza eta esku-hartzearen eragina identifikatzea.

Dena den, ikerketa proiektuaren berri sakonago izan nahi baduzu, egin ezazu klik beheko estekan eta bertan aurkituko dituzu, labur-labur proiektu horren nondik norakoak

IKASKIDE TALDEAK ikerketa