Proiektu honetan bildu gara elkarkidetza hezkuntzan garatzeko premia eta beharra aurreikusi eta elkarlanean aritzeko aukera izan dugun hiru hezkuntza erakunde:
Erkide
www.erkide.coop
2006ko abenduaren 12an Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioa – ERKIDE, eratu zen Gasteizen.
ERKIDEren helburuen artean honako hauek azpimarra ditzakegu:
- Lan Elkartuko Kooperatiben sektoreko erakunde ordezkaritza izatea
- Lan Elkartuko kooperatiba-mugimenduaren defentsa eta sustapena.
- Informazio eta aholkularitza teknikoa.
- Bazkide, zuzendari eta teknikoak prestatzea.
- Enpresarako elkar-lankidetza sustatzea.
Mondragon Unibertsitateko Ikaskide Taldea
www.mondragon.edu/eu/huhezi
1998-1999 ikasturtean sortu zen HUHEZI Fakultatean Ikaskidetza bultzatzeko eta ikertzeko helburuaz.
Egun 8 irakaslek osatzen dugu Ikaskide proiektuan aholkularitza eta ikerketa egiten dugun taldea:
Ikaskidetza Proiektuan parte hartzen duten ikastetxeak
Erkide elkarteko kide izanik, Ikaskide Taldeen proiektua beraien geletan sustatzeko konpromisoa hartu duten ikastetxeak:
Ikasturte honetara arte (2011/12) gurekin elkarlanean izan da Donostiako Mary Ward English School ere. www.maryward.com