“Beteranoekin” 2011/12ko I. Mintegia

2011ko abenduaren 1ean egin da Ikaskide Proiektuan “beterano” diren kideekin ikasturte honetako I. Mintegia.

Saio honen helburuak honakoak izan dira:

  • Proiektuen esperimentazioa baliatuz, hezkuntza kooperatiboaren gakoak hobeto identifikatzea.
  • Elkarlanean, hobekuntzarako proposamenak aurrera eramateko urratsak aurreikustea.

Helburuak lortze bidean, honako jarduera hauek gauzatu dira:

  • Harrera eta mintegiaren helburuen azalpena.
  • 2010/11 ikasturteko esperimentazioaren ebaluazioaren aurkezpena: 1) emaitzak; 2) hausnarketa.
  • Ikaskide Proiektuan sakontzeko aurten egingo den ikerketa proiektuaren azalpena.
  • Aurtengo proiektuen gaineko informazioa elkartrukatzea.

Ikerketa proiektua

Aurreko post batean esaten genuen bezala, aurten ikerketa proiektu bat jarriko dugu martxan Ikaskide Taldeen proiektuaren baitan.

Ikerketa proiektu honek bi helburu nagusi ditu:

  • Ikaskide Taldeekiko ikasleen jarrerak identifikatzea eta emaitza akademikoekiko izan dezaketen erlazioa aztertzea
  • Irakasleriaren esku-hartze motak aztertzea hiru eremutan: 1) ikaskidetzarekiko motibazioa; 2) prozesuaren antolaketa; eta 3) taldeari emandako laguntza eta esku-hartzearen eragina identifikatzea.

Dena den, ikerketa proiektuaren berri sakonago izan nahi baduzu, egin ezazu klik beheko estekan eta bertan aurkituko dituzu, labur-labur proiektu horren nondik norakoak

IKASKIDE TALDEAK ikerketa