Salbatore Mitxelena – ikaskidetza proiektuak

Zarauzko Salbatore Mitxelenako kideak sartu berriak dira Ikaskide Proiektuan; hala ere, ez dute kideok txikira jokatzen.

Olatuan murgilduz edo surf taularen gainean, kartak partitu eta  ordagoa joaz irabazi nahi diote partida berrikuntzak sortu ohi duen bertigoari. Eta lortuko dute, zalantzarik gabe.

Animo eta bejondeizuela!

Hasi berriak izanik ere, 8 ikaskidetza proiektu jarri dituzte martxan aurten; horietako 6 Lehen Hezkuntzan eta beste 2 DBHn.

Horien berri izan nahi baduzu beheko estekan klikatzea baino ez daukazu!

Salbatore euskaraz

Salbatore Mitxelena (Zarautz) www.zarauzkoikastola.org

Anuncios

Bihotz Gaztea – DBHko proiektuak

Santurtziko Bihotz Gazteako kideak burubelarri ari dira Ikaskide Taldeen bidez lanean.

Martxoaren 23an egindako Ikaskide proiektuaren baitako II. Jardunaldian DBH 2n, teknologia atalean garatzen ari diren proiektuaren berri eman ziguten.

Oso proiektu interesgarri eta osatua aurkeztu ziguten jardunaldian, zehaztasun osoz.

Zuk ere horren berri izan nahi baduzu, ez zalantzarik izan eta egin ezazu klik beheko estekan.

Bihotz Gaztea – Santurtzi

Bihotz Gaztea Ikastola (Santurtzi)  www.bihotzgazteaikastola.net

Pasaia-Lezo – fisika lantzen ikaskide taldeen bidez.

“Txirrindulari bat ihes eginda doa Tourreko etapa batean. Irabaziko al du etapa? Irabazten ez badu, non harrapatuko dute?”

Horixe izan zen Pasaia-Lezo Lizeoko DBHko 4. mailako ikasleei irakasleak mahai gainean jarri zien arazoa, fisika eta kimika arloan zinematika lantzeko amoz.

Ikaskide taldetan, lan kooperatiboaren bidez, aurkitu behar zioten ikasleek irtenbidea arazoari.

Esperientzia hori ekarri ziguten Pasaia-Lezo Lizeoko kideek Ikaskide Proiektuaren baitako I. Jardunaldira.

Egin ezazu klik beheko estekan, hortxe aurkituko dituzu eta ikaskidetza proiektu ezin interesgarriago honen gorabehera guztiak.

Pasai-Lezo Lizeoa-proiektua eusk

Bihotz Gaztea Ikastola – 2010/11n abiatutako proiektuak

Apirilaren 1ean gauzatutako Ikaskide Taldeen I.Jardunaldiaren baitan, geletan praktikara eramaten ari ziren hiru esperientzia kooperatibo aurkezku zitzaizkigun.

Esperientzia horien artean, Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolakoak ditugu.

Lehen Hezkuntzan eta DBHn aurrera eramandako proiektu desberdinen berri eman ziguten Bihotz Gazteako kideek, zein baino zein interesgarriagoa. Hona ekarri ditugu guztion esku egon daitezen.

Beheko estekan klika ezazu, eta Santurtzin abian jarritako proiektuekin gozatu!

Bihotz Gaztea-proiektua 2.0

2010/11 ikasturtean geletan gauzatu ziren ikaskidetza proiektuak

2010/11 ikasturtean 29 ikaskidetza proiektu eraman ziren aurrera 8 ikastetxetako geletan.

Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoko maila guztietan jarri dira martxan proietu desberdinak, arlo anitzetan: matematika, hizkuntza, gizarte zientziak, natur zientziak, fisika, ingelesa, historia, teknologia, zuzenbidea, herritartasuna, harrera planak, mekanika eta industria teknologiak, mundu garaikideko zientziak…

Lanbide Heziketakon ere izan du isla, eta ez nolanahikoa, ikaskidetzat, Haur Hezkuntzako moduluan alor hauek lantzeko: enprendizaia,  jolasaren metodologia, garapen sozio-afektiboa, lehen laguntzak, didaktika, haurrei arreta eskaintzeko proiektua (praktikak) eta ingelesan.

Behean daukazun estekan klikatuta ikusi ahal izango duzu zein ikastetxe eta arlotan eraman diren aurrera aipatu proiektuak. Horrekin batera, zenbait proiekturen deskribapena ere aurkituko duzu bertan.

2010-11an gauzatutako proiektuak