Beteranoen I. Mintegia – Materiala

Abenduaren 1ean Ikaskide Proiektuan beterano diren kideekin egindako I. Mintegian bi aurkezpen nagusi egin ziren:

  • Nondik gatoz? Non gaude? eta Nora goaz?
  • Ikerketa proiektua

Horien berri sakonagoa izan nahi baduzu, klikatu ezazu beheko esteketan. Motzean baina argi askoan aurkituko duzu informazio hori guztia.

Mintegia 1. Aurkezpena

IKASKIDE TALDEAK ikerketa

Anuncios

I. Jardunaldiaren irekiera hitzaldia – N. Arratibel eta A. Zendoia – “Ikaskide Proiektuaren aurkezpena”

Ikaskide Taldeen gaineko I. Jardunaldiaren irekiera hitzaldia Andoni Zendoia -Erkide Irakaskuntzako Zuzendaria- eta Nekane Arratibelen -HUHEZI fakultateko Dekanoa- eskutik etorri zen.

Bertan azaldu zizkiguten proiektuaren sorreraren arrazoiak eta gora beherak. Hitzaldia euskaraz eman zuten bi kideok eta horren osagarri gisa erabilitako euskarria gaztelaniaz aurkeztu zuten.

Behean duzun estekan klikatuz aurkituko duzu euren hitzaldiaren aurkezpena egiteko erabilitako euskarria.

N. Arratibel-A. Zendoia AURKEZPENA

Lehenengo Formazio-saioa

Apirilaren 8an burutu zen 2011/12 ikasturtean Ikaskide proiektuan parte hartuko duten kide berrien lehenengo formazio-saioa.

9 ikastetxetako 32 kidek hartu zuten parte eta, partaide guztiei ongi etorria eman ondoren, honako hauek landu ziren:

  • Norberak bere aurkezpena egin zuen eta formazio-saioekiko igurikapenak azalarazi zituen, horretarako jolas kooperatibo bat erabili zela.
  •  Ondoren, kide bakoitzak elkarlanaren barne hausnarketa egin zuen eta, ondoren, haren balizko ezaugarriak gainontzeko kideekin partitu.
  • Saioa dinamizatu zuten aholkulariek ikaskuntza kooperatiboaren kokapena egin zuten eta ondoren, taldeka, horien gaineko hausnarketari ekin zitzaion.
  • Atsedenaren ondoren, kideak ikastetxeka bildu eta euren ikastetxeko AMIA osatzeari ekin zitzaion (Ahulguneak, Mehatxuak, Indar-guneak eta Aukerak).
  • Bukatzeko, formazio-saiotik ateratako ondorioak laburbildu eta partitu ziren denen artean.