2011ko abenduaren 1ean egin da Ikaskide Proiektuan «beterano» diren kideekin ikasturte honetako I. Mintegia.
Saio honen helburuak honakoak izan dira:
- Proiektuen esperimentazioa baliatuz, hezkuntza kooperatiboaren gakoak hobeto identifikatzea.
- Elkarlanean, hobekuntzarako proposamenak aurrera eramateko urratsak aurreikustea.
Helburuak lortze bidean, honako jarduera hauek gauzatu dira:
- Harrera eta mintegiaren helburuen azalpena.
- 2010/11 ikasturteko esperimentazioaren ebaluazioaren aurkezpena: 1) emaitzak; 2) hausnarketa.
- Ikaskide Proiektuan sakontzeko aurten egingo den ikerketa proiektuaren azalpena.
- Aurtengo proiektuen gaineko informazioa elkartrukatzea.