Artetxe & Artetxe: «Elkarrekin ikasiz atsegina eta gogoa sustatuz»

Ikaskide proiektuko aholkulari taldeko kide eta HUHEZI Fakultateko eskarmentu handiko irakasle diren  Ainara Artetxek eta Meltxor Artetxek  hitzaldi ederra eskaini ziguten martxoaren 23an egindako Ikaskide Proiektuaren II. Jardunaldian.

Honela hasi zuen Ainara Artetxek bere interbentzioa:

«Korapilatsua, zaila, buruhauste ugari ematen duen gaiari helduko diogu gure hitzaldian, batzuetan etsipenean murgiltzen gaituena eta beste zenbaitetan esperantza emailea…

Aurtengo Jardunaldi hauei bere izaera ematen dien gaia da hain zuzen: elkarrekin ikastearen atsegina lortu, nahiarena, beste era batera esanda, motibazioaren gaia jorratzera goaz.»

Atxikita dituzu A. Artetxe eta M. Artetxeren hitzaldia eta berau osatzeko erabili zuten euskarri elektronikoa.

Egin ezazu klik beheko esteketan eta goza ezazu hitzaldiaz.

Artetxe A-Artetxe M. Hitzaldia

Elkarrekin ikasiz ikastearen atsegina eta gogoa sustatuz. Euskaraz.ppt

Ainara Artetxe  aartetxe@mondragon.edu

Meltxor Artetxe  martetxe@mondragon.edu

II. Jardunaldia – Ikaskide taldeak – martxoaren 23an

2012ko martxoaren 23an egingo da Ikaskide Taldeen proiektuaren baitako II. Jardunaldia .

Hementxe duzu egitaraua euskaraz eta, orrialdearen bukaeran dagoen eskekan klikatuz gaztelaniazko bertsioa aurkituko duzu.

Animatu zaitez parte hartzera!

ELKARREKIN BIZITZEN IKASI: IKASKIDE TALDEAK

2. JARDUNALDIA

  

Noiz:  Martxoaren 23an

Ordutegia: 8.45-15.00

Non: HUHEZI Fakultatea –    Eskoriatza

EGITARAUA

8.45-9.15: Dokumentazio banaketa

9.15-9:30: Jardunaldiaren aurkezpena

  • “Ikaskide Taldeak Proiektua”
    • Nekane Arratibel  (HUHEZI), Andoni Zendoia (ERKIDE)

9:30-10:30: Hitzaldia:

“Elkarrekin ikasiz ikastearen atsegina eta gogoa sustatuz”

  • Ainara Artetxe (Mondragon Unibertsitatea)
  • Meltxor Artetxe ( Mondragon Unibertsitatea)

10:45-11:15: Atsedena eta kafea

11.15-12.45        Motibazioa sustatzeko estrategiak. Tailerrak

  • Ainara Artetxe, Meltxor Artetxe, Mariam Bilbatua, Pello Jauregi, Marije Fullaondo, Ana Usabiaga Ikaskide Taldeko aholkulari Taldea(HUHEZI)

13.00-14.45 Ikastetxeetako esperientziak

A Taldea: Lehen Hezkuntza

  • El Regato Ikastetxea ( Barakaldo)
  • Bihotz Gaztea Ikastola ( Santurtzi)
  • Salbatore Mitxelena  (Zarautz)

B Taldea: Bigarren Hezkuntza

  • Bihotz Gaztea Ikastola (Santurtzi)
  • Pasaia-Lezo Lizeoa (Pasaia-Lezo)
  • Asti-Leku Ikastola (Portugalete)

14.45-15.00 Ondorioak

15..00 LUNTXA

Klika ezazu beheko estekan egitaraua gaztelaniaz jeisteko.

Ikaskide 2. Jornada – programa

Agustín de la Herrán – «Didáctica de la motivación»

 Ikasleak motibatzea. Horixe izan ohi da gure erronketan lehena. Horren gainean hausnartzeko A. de la Herrán Gascónen artikulua ekarri dugu hona.

Autoreak zera dio artikuluaren sarreran:

«La educación ha sido y será una forma de violencia. Quizá la más sutil y compensada, la más rentable y necesaria. Pero si la enseñanza se orienta bien, el aprendizaje no sólo no ha de suponer ningún dolor, sino que ha de ser algo intrínsicamente grato.»

Bai, baina… nola egin ikaskuntza prozesua atsegina izan dadin? Galdera horri erantzun nahian idatzi du artíkulua De la Herránek.

Beheko estekan klik eginez irakurri ahal izango dituzu bere gogoetak.

DE LA HERRÁN GASCÓN – Didáctica de la motivación