2011ko maiatzaren 26an egin da Ikaskide Proiektuan ari diren kideen arteko III. Mintegia, ikasturte honetako azkena izango dena.
Mintegi hau irakaslearen esku-hartzea izan du gai nagusia.
Aurreko bi mintegiak, partaidetzari dagokionez, oso arrakastatsuak izan baziren ere, hirugarren hau, daten desegokitasuna medio, jendez urriagoa izan da (11 lagun bildu ginen); ez, ordea, edukien eta ateratako ondorioen aberastasunaren aldetik.
Lan kooperatiboaren bidez aurrera eraman dren dinamika desberdinak erabiliz, esku-hartzearen gaineko gogoeta zabala egiteko parada izan dugu.
Erabilitako prozedura ezagutu nahi baduzu, egin ezazu klik beheko estekan.