Ikaskide 3.JARDUNALDIA_SARETZEN

Apirilaren 19an, ostirala, Erkideren laguntzaz IKASKIDE taldeak antolatutako 3.jardunaldia egingo da Eskoriatzako HUHEZI fakultatean. Jardunaldi honek “Saretzen” izena darama, hain zuzen ere, Ikaskide taldeak Euskal Herriko hainbat ikastetxerekin batera sortutako ikas sarearen isla izango delako jardunaldia. Ikasten ikasteko eta elkarrekin ikasteko esperientzia erreal anitzen erakusleihoa izango da jardunaldia(Ainara Artetxek eta Mariam Bilbatuak koordinatuta), eta konpetentzia horien garapena eraginkortasunez aurrera eramateko gaiak ere izango dira protagonista: Ikaskidetza eta Inklusioa(Ana Usabiagaren eskutik) eta Ikaskuntza komunitate profesionalak(Antonio Bolivarren eskutik). Bukatzeko, jardunaldiko partaide guztiok ikaskidetzaren funtsa(ikasten ikasi+elkarrekin ikasi+sarean ikasi) geure azalean bizi eta gozatzeko Garaion kooperatibaren eskutik arte tailer batean murgilduko gara.

Jardunaldian parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu guztioi. Animatu eta saretu gaitezen!

Egitarauaren zehaztapen guztiak, ondoko irudian dituzue:

SARETZEN KOLORE (1)

IKASKIDETZA proiektuaren berri JAKINGARRIAK aldizkarian

jak

JAKINGARRIAK izeneko HUHEZIko aldizkariak  Ikaskide proiektuaren berri eman du. Mariam Bilbatua, Ana Usabiaga eta Ainara Artetxe proiektuko aholkulariek  idatzitako Ikasleen Ikaskide taldeak eta irakasleen ikasarea”  izeneko artikulua argitaratu dute aldizkarian.

Jakingarriak aldizkaria HUHEZIren eskutik dator orain inoiz baino berritzaileago web orri berriarekin sarean merezi duen lekua hartuta.  Aldizkari honek helburu du euskarazko dokumentu gaurkotuak eta berritzaileak eskaintzea lagunduko dutenak hezkuntza erronkei aurre egiten eta ikasle zein hezkuntza profesionalen  zalantzei erantzuten. Ikuspegi pedagogiko eta esperientzia metodologiko berritzaileak eskaintzeaz arduratzen dela esan dezakegu. Hezkuntzako profesionalek edo profesionalak izateko bidean daudenek eskuragarri duten bibliografia gehiena gaztelaniaz edo ingelesez dago. Errealitate honi aurre egiteko,  HUHEZIk konpromisoa  hartu du Jakingarriak aldizkariaren bidez ikuspegi pedagogiko eta esperientzia metodologiko berritzaileak euskaraz eskaintzeko.

Kasu honetan gure IKASKIDE proiektua izan da aldizkariko protagonista.

 “Taldean aritzea ez da elkarlanean eta kooperazioan lan egitearen sinonimo, ez da Ikaskidetza. Ikaskidetza honela definitzen dugu: taldean eta kooperazioan egiten den ikaskuntza”. Hala diote proiektuaren arduradun diren Mariam Bilbatua, Ana Usabiaga eta Ainara Artetxek Ikasleen Ikaskide taldeak eta irakasleen ikasarea” artikuluan. Bertan azaltzen digute Ikaskidetzaz ari garenean zertaz dihardugun eta Euskal Herriko ikastetxeetan Ikaskidetza sustatzeko darabilgun metodologia (irakasleen sarea) zein modutan gauzatzen den.

Gonbitea egiten dizuegu artikulua irakurtzeko (link honetan klik egin eta behin aldizkarian web orrian zaudetela artikuluaren sarreraren behealdean dagoen “Detalles” hitzari sakatu artikulua osorik ikusteko), Jakingarriak aldizkariaren web orri berria bisitatzen duzuen bitartean. Ziur intereseko gaiekin topo egiten duzuela!

I. Jardunaldiko egitaraua

2011ko apirilaren batean egingo dugu, Eskoriatzako HUHEZI fakultatean, Ikaskide Taldeen gaineko lehenego jardunaldia.

Animatu zaitez! Zure partaidetza ongi etorria izango da.

Hementxe, mezu honen ondoren, duzu egitaraua euskaraz eta lerroon azpian duzun estekan klikatuz gero, egitaraua gaztelaniaz jeitsi ahal izango duzu.

Ikaskide – I. Jornada -programa

ELKARREKIN BIZITZEN IKASI: IKASKIDE TALDEAK

I. JARDUNALDIA

 

Noiz: Apirilaren 1ean

Ordutegia: 9:00 – 14:00

Non: HUHEZI Fakultatea – Eskoriatza

EGITARAUA:

9:00-9:10 Dokumentazio banaketa

9.10-9:30 Jardunaldiaren aurkezpena

  • “Ikaskide Taldeak Proiektua”
    • Nekane Arratibel  (HUHEZI) Andoni Zendoia (ERKIDE)

9:30-10:30: Hitzaldia

  • “Konpetentzien ebaluazioa: talde lana”
    • Joan Rué ( Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa)

10:45-11:15 : Atsedena eta kafea

11:15-12:45 : Ikastetxeetako esperientziak

  • Bihotz Gaztea Ikastola (Santurtzi)
  • Pasaia-Lezo Lizeoa (Pasaia-Lezo)
  • Inmakulada Ikastola (Tolosa)

12:45-13:45: Hitzaldia

  • “Ikaskidetzaren erronkak. Eredu berri baterantz”
    • Ainara Artetxe, Meltxor Artetxe, Mariam Bilbatua, Pello Jauregi, Marije Fullaondo (HUHEZI)

13:45.14.00: Agurra