Mariam Bilbatua – «Ikaskidetzaren erronkak. Eredu berri baterantz»

Apirilaren 1ean Ikaskide Proiektuaren baitan egindako I. Jardunaldian, proiektuaren koordinatzaile eta aholkulari taldeko kide ere baden Mariam Bilbatuak eman zuen eguneko azken hitzaldia, «Ikaskidetzaren erronkak. Eredu berri baterantz» izenburupean.

Hitzaldia gaztelaniaz eman zuen Mariamek, eta beheko estekan dago bere hitzaldiaren muina euskaraz.

Egin ezazu klik estekan M. Bilbatuaren hitzaldiaren oinarri garrantzisuenak aztertu ahal izateko.

Mariam Bilbatua -Aurkezpena

I. Mintegia

2011ko otsailaren 2an egin da Ikaskide Proiektuko I. Mintegia, Eskoriatzako HUHEZI Fakukltatean (MU).

Honako helburu hauek izan ditu I. Mintegi honek:

  • Proiektuen   esperimentazioa baliatuz, hezkuntza kooperatiboaren gakoak hobeto   identifikatzea.
  • Elkarlanean,   hobekuntzarako proposamenak aurrera eramateko urratsak aurreikustea.
  • Taldearen ezagutzaz,   trebeziaz eta esperientziaz baliatu gure ezinak gainditzen saiatzeko
  • Elkarren ezagutzaren eta proiektuak partekatzearen bidez, talde sentimendua indartu.

Jarduera eta metodologia anitz zituen prest aholkulari taldeak, baina gauzak ez dira beti plangintzatu bezala ateratzen eta elkar-ezagutzen eman dugu mintegia: bakoitzaren esperientziak eta proiektuak aurkezten, igurikapenak eta zalantzak mahai gaineratzen, oztopoak eta abantailak partitzen…

Bistakoa zen horren guztiaren behar handia zegoela, beraz, mintegia oso positibotzat baloratzea baino ez zaigu geratzen, bai parte-hartzearen aldetik (8 ikastetxetako 21 kidek eta proiektuko 5 aholkulariekk hartu genuen parte) zein esperientzien elkartrukeak guztioi ekarri digun aberastasunaren aldetik.

Lehenengo Formazio-saioa

Apirilaren 8an burutu zen 2011/12 ikasturtean Ikaskide proiektuan parte hartuko duten kide berrien lehenengo formazio-saioa.

9 ikastetxetako 32 kidek hartu zuten parte eta, partaide guztiei ongi etorria eman ondoren, honako hauek landu ziren:

  • Norberak bere aurkezpena egin zuen eta formazio-saioekiko igurikapenak azalarazi zituen, horretarako jolas kooperatibo bat erabili zela.
  •  Ondoren, kide bakoitzak elkarlanaren barne hausnarketa egin zuen eta, ondoren, haren balizko ezaugarriak gainontzeko kideekin partitu.
  • Saioa dinamizatu zuten aholkulariek ikaskuntza kooperatiboaren kokapena egin zuten eta ondoren, taldeka, horien gaineko hausnarketari ekin zitzaion.
  • Atsedenaren ondoren, kideak ikastetxeka bildu eta euren ikastetxeko AMIA osatzeari ekin zitzaion (Ahulguneak, Mehatxuak, Indar-guneak eta Aukerak).
  • Bukatzeko, formazio-saiotik ateratako ondorioak laburbildu eta partitu ziren denen artean.