Saretzen 4.jardunaldia: HEZKUNTZA ERRONKAK. IKASKIDETIK ERANTZUNA.

Maiatzaren 21ean Ikaskide Taldeak antolatutako 4. jardunaldia izan genuen Huhezin. Oraingo honetan Ikaskidetzaren oinarrietatik hezkuntza erronka nagusiei nola erantzun izan zen jardunaldiko galdera nagv ghgmgusia. Jardunaldira gerturatu ginen guztion artean, jardunaldia antolatu genuen Ikaskide ikertaldeko ikerlari eta ahokularion artean eta gonbidatu genituen hizlarien(Malagako Unibertsitateko doktore den Angel Perez Gomez eta IkaskideTaldeko Agurtzane Martinez) artean hezkuntza erronka nagusiei irtenbidea bilatzen saiatu ginen, beti ere ikaskidetzarren printzipiok oinarrian hartuta, hauek ezinbestekotzat hartuta desafio horiei erantzuteko bidean.

Erkideko eta Huheziko ordezkarien agurraren ostean, oinarrizko konpetentziek egungo hezkuntza erronkei erantzuteko hartzen duten garrantziaz jardun zuen Angel Perez Gomez Pedagogian doktoreak. Bere hitzaldian behin eta berriz adierazi zuen beharneurri bsgdfgdfdakarreko eskola atzean utzi eta eskolak berrasmatu ditugula oinarrizko konpetentzien arabera. Zeregin horretan irakaslearen funtzioa honakoa zela azpimarratu zuen: “Ayudar al alumnado a construir SU proyecto vital”, irakasleak pertsonen tutoreak garela errepikatuz behin eta berriro. Gainera IkaskideTaldearen ideia nagusiarekin bat eginez honako esaldia luzatu zigun boz-goran beronen garrantzia azpimarratu nahian: “¡Para aprender lo mas importante son las relaciones!”. Bere hitzaldian hauek eta beste hainbat gako eskaini zizkigun egungo eskola eraikitzeko orduan presente izan beharko genituzkeenak. Guregana ekarri zituen hainbat hausnarketa bere artikulu honetan jasotzen dira gaian sakondu nahi duzuenontzat: Perez Gomez: Edurcarse en la era digital. Una nueva ilustración para la escuela.

Angel Perez Gomezen hitzaldi arrakastatsuaren ostean Mondragon Unibertsitateko doktore eta Ikaskide Taldeko aholkulari eta ikerlari den Agurtzane Martinezek Angelek mahaigaineratutako gako horiek berreskuratu zituen eta IKASKIDETZAren ikuspuntutik; ikaskidetza oinarrian duten proiektuen bidez gako horiek errealitatean nola gauzatu daitezkeen azaldu zigun gurekin batera Ikaskidetza Taldeetan parte hartzen duten ikastetxeetako adibideak gogora ekarriaz. Angel Perez Gomezek ere bere hitzaldian aipatu zituen oinarrizko konpetentziak(norbera izatea, arazoei erantzutea, kultur identitatea erakitzea, mundua ulertzea, eta elkarrekin bizitzea) Ikaskide Proiektuan jasotzen diren oinarrizko konpetentziak direla azpimarratu zuen eta besteekin elkarrekintzan hezten garela eta eraikitzen dugula gure garapen prozesua adierazi zuen behin eta berriz Malagoko doktoreak  bere hitzaldian jaso zuen ideia nagusiarekin bat eginez. Agurtzaneren hitzaldiak jaso zituen ideia nagusietan sakontzeko, IKASKIDE proiektuko ikerlari eta aholkulariok sortutako honako irakurgaia duzue eskuragarri: IKASKIDETZAK HEZKUNTZARI EGITEN DION EKARPENA. Ikaskide Taldeak.

Behin adituen hitzaldiei esker egungo eskolaren erronka nagusiak identifikatuta eta horiei aurre egiteko gako nagusien gainean hausnartuta, ikastetxeetako irakasle eta bestelako langileek egunerokotasunean bizi duten errealitatera jaitsi ginen eta adituei esker ikasitakoaz lagunduta eta hezkuntza langileen esperientziari esker egunean egunean geletan suertatzen diren erronkei irtenbidea emateko bideak aurkitu nahi izan genituen. Horretarako egoera errealetan oinarritutako gertaerak jasotzen zituzten kasuak erabiliz Eztabaida taldeak sortu genituen eta horietako bakoitzean eskolako zutabe nagusien gainean gogoeta egin genuen jardunaldian parte hartu genuen guztion artean: Ikaslea, Irakaslea, Ikaste Komunitatea Profesionala eta Ikasarea.saretzen-kolore-13

Hausnarketa benetan emankorrak sortu ziren eztabaida talde hauetan. Egungo eskolak hartu beharko lukeen bidea irudikatzeko baliogarri izan zitzaigun ariketa hau, eta nola ez, erronka berri asko ere identifikatu genituen. Izan daitezela horiek ba etorkizuneko jardunaldi berrietako aztergai, horrek aurrerantzean ere gure praktikaz ikasten jarraituko dugula es
an nahiko du eta!