Beteranoen III. Mintegia – bilakaera eta ondorioak

Apirilaren 26an egin zen Ikaskide Proiektuan 2010/11 ikasturtetik ari diren kideen mintegia.

Mintegiaren gai nagusia zera izan zen: Ikaste kooperatiboaren prozesua ahalik eta modu autonomoan garatzeko bidea.

Bi ikasturteotan metatutako esperientziaren bidez jasotako ezagutzari heldu zitzaion eta,  horren bidez, ikastetxeetan era autonomoan proiektuari jarraipena ematearen gaineko hausnarketa egin zen.

Helburu horrekin, orain arte sortu eta iturri desberdinetatik jaso dugun dokumentazioa aztertu zen. Horretarako, bi bide erabili ziren: batetik, dokumentazio orokorra jasotzen zuen gailua eman zitzaien parte hartzaileei; bestetik, bloga aztertu zen, eta horrek proiektuko partaide guztien arteko ikaste komunitate bat sortzeko eman ditzakeen aukeren gaineko gogoeta egin zen.

Mintegia emankorra izan zen, oso, eta atxikitako dokumentuan jaso ditugu harren bilakaeraren urratsak eta bertatik jasotako emaitzak.

Ikaste Kooperatiboa autonomoki aurrera eramateko planteatzen diren urratsak ezagutu nahi badituzu, klika ezazu beheko estekan.

BETERANOAK – III. MINTEGIA

Mintegiko partaideak:

Mariam Bilbatua – «Ikaskidetzaren erronkak. Eredu berri baterantz»

Apirilaren 1ean Ikaskide Proiektuaren baitan egindako I. Jardunaldian, proiektuaren koordinatzaile eta aholkulari taldeko kide ere baden Mariam Bilbatuak eman zuen eguneko azken hitzaldia, «Ikaskidetzaren erronkak. Eredu berri baterantz» izenburupean.

Hitzaldia gaztelaniaz eman zuen Mariamek, eta beheko estekan dago bere hitzaldiaren muina euskaraz.

Egin ezazu klik estekan M. Bilbatuaren hitzaldiaren oinarri garrantzisuenak aztertu ahal izateko.

Mariam Bilbatua -Aurkezpena

II. Mintegia – materiala

Motibazioa eta parte-hartzea gaitzat izan dituen II. Mintegia praktikaren gaineko hausnarketan oinarritu da.

Aipatu gaiok lantzeko, De Bonoren 6 txapelen metodologia irabili da, talde txikitan lan eginez.

Dena den,  aipatu dinamika horien bidez ateratako ondorioetan sakondu eta irtenbide posibleak bilatzeko, zenbait lan teoriko jarri dira partaideen esku.

Beheko esteketan klikatuta aztertu izango dituzue.

Gogoetarako sei txapelak _E. De Bono_

Motibazioa eta ikasteko gogoa pizteko gida

Parte-hartzea eta inplikazioa

Talde lanaren faseak

Talde lana, eta are gutxiago, lan kooperatiboa, ez da ikasleak taldean jartzeagatik berez eta momentuan sortzen den kontua.

Prozesu bat beharrezkoa da taldean, talde lanean, lan kooperatiboan aritzeko eta fase desberdinak ditu prozesu horrek. Fase horiek guztiak gertatzen dira, normalean, talde bat elkarlanean jartzen denean; beraz, horien gainean gogoetatzeko laguntzatxo bat izatea ongi datorkigu guztioi ere.

Ondoko txostenean azaltzen da talde lanaren faseen eskema; ziur asko, zuk zeuk zure gelako taldeetan ere behatu ahal izan duzuna.

Egin ezazu klik beheko estekan, ea zuk ere fase berdinak ikusi ahal izan dituzun.

Talde lanaren faseak

Sekuentzia didaktikoa eraikitzeko gida

Nola eraiki hezkuntza kooperatiboaren bidez lantzeko sekuentzia didaktiko bat? Zeintzuk dira ezinbestean kontuan hartu beharreko puntuak? Nondik abiatu? Zein(tzuk) estrategia erabili?

Ondoko txostenean, sekuentzia eraikitzerako orduan kontuan hartu beharreko puntuak azaltzen dira, motzean.

Gida hau ez da aurrera eraman nahi duzun sekuentzia partikular hori eraikitzeko formula magikoa, baina ahaztu ezinezko zenbait urrats gogoan izaten lagunduko dizuelakoan gaude.

Egin ezazu klik beheko estekan eta… ea baliagarri zaizun!

Sekuentzia eraikitzeko gida