Artetxe & Artetxe: «Elkarrekin ikasiz atsegina eta gogoa sustatuz»

Ikaskide proiektuko aholkulari taldeko kide eta HUHEZI Fakultateko eskarmentu handiko irakasle diren  Ainara Artetxek eta Meltxor Artetxek  hitzaldi ederra eskaini ziguten martxoaren 23an egindako Ikaskide Proiektuaren II. Jardunaldian.

Honela hasi zuen Ainara Artetxek bere interbentzioa:

«Korapilatsua, zaila, buruhauste ugari ematen duen gaiari helduko diogu gure hitzaldian, batzuetan etsipenean murgiltzen gaituena eta beste zenbaitetan esperantza emailea…

Aurtengo Jardunaldi hauei bere izaera ematen dien gaia da hain zuzen: elkarrekin ikastearen atsegina lortu, nahiarena, beste era batera esanda, motibazioaren gaia jorratzera goaz.»

Atxikita dituzu A. Artetxe eta M. Artetxeren hitzaldia eta berau osatzeko erabili zuten euskarri elektronikoa.

Egin ezazu klik beheko esteketan eta goza ezazu hitzaldiaz.

Artetxe A-Artetxe M. Hitzaldia

Elkarrekin ikasiz ikastearen atsegina eta gogoa sustatuz. Euskaraz.ppt

Ainara Artetxe  aartetxe@mondragon.edu

Meltxor Artetxe  martetxe@mondragon.edu

Mariam Bilbatua – «Ikaskidetzaren erronkak. Eredu berri baterantz»

Apirilaren 1ean Ikaskide Proiektuaren baitan egindako I. Jardunaldian, proiektuaren koordinatzaile eta aholkulari taldeko kide ere baden Mariam Bilbatuak eman zuen eguneko azken hitzaldia, «Ikaskidetzaren erronkak. Eredu berri baterantz» izenburupean.

Hitzaldia gaztelaniaz eman zuen Mariamek, eta beheko estekan dago bere hitzaldiaren muina euskaraz.

Egin ezazu klik estekan M. Bilbatuaren hitzaldiaren oinarri garrantzisuenak aztertu ahal izateko.

Mariam Bilbatua -Aurkezpena

Joan Ruéren hitzaldia

Apirilaren 1ean egindako jardunaldian Joan Ruék lan kolaboratiboaren gaineko ebaluazioaz hitz egin zigun, «Evaluar la cooperación» izeneko hitzaldian.

Beheko estekak klikatuta aurkituko dituzue, bai emandako hitzaldia, baita haren osagarri gisa erabili zuen power pointa, pdf formatuan.

joan Rué – Evaluar la cooperación

Joan Rué – Aurkezpena

Carl Ratner – «The Cooperative Manifesto: Social Philosohy, Economics and Psicology for Cooperative Behavior»

Oraingoan ingelesez argitartutako artikulu batekin gatozkizu.

Ratnerrek jokabide kooperatiboaz hausnartzen du artikulu honetan. Honako ikuspuntu honetatik abiatzen da autorea:

«For cooperativism to be a specific and realistic program, it must take account of obstacles to cooperative behavior and overcome them. This article derives cooperativism from a critique of capitalist economics, social philosophy, and psychology which impede cooperative behavior. Cooperativism thus has a political dimension that strives for material, social, ideological, and psychological change.»

Beheko estekan klikatuz irakurri ahal izango duzu artikulu osoa.

RATNER – coop studies

Pere Pujolás eta José Ramón Lago (coord.) – «Implementación del aprendizaje cooperativo en el aula»

Vic-eko Unibertsitateko Pere Pujolàs eta  José Ramón Lago (Koordinatzaileak), Mila Naranjo, Olga Pedragosa, Gemma Riera, Jesús Soldevila, Glòria Olmos, Alba Torner eta Carles Rodrigok atxikita aurkituko duzuen dokumentua argitaratu dute, guztiontzako eskola eta ikaskuntza kooperatiboa lotuz.

Oraingoan hona dakarkiguna ez da artikulu bat, liburu formatuan argitaratutako dokumentua baizik.

Autoreek honako hau diote sarreran:

«(…) decantarse decididamente por por una escuela inclusiva- tiene consecuencias decisivas con relación al contenido de este documento: el aprendizaje cooperativo. Efectivamente, educación inclusiva y, más concretamente, escuelas y aulas inclusivas, por una parte, y aprendizaje cooperativo, por otra, son dos conceptos distintos pero estrechamente relacionados»

Hortik abiatuta ikaskuntza kooperatiboa gela eramatearen inguruko hausnarketa sakona egiten dute.

Beheko estekan klik eginez gero jeitsi ahal izango duzue argitalpen osoa.

P. PUJOLÁS y + El aprendizaje cooperativo-2010-11