Ikerketa proiektuak aurrera darrai

Aurretik argitaratutako post batean jakinarazten genuen moduan, ikasturte honetan ikerketa proiektu bat jarri da martxan Ikaskide Proiektuaren baitan.

Ikerketa motibazioaren gaiarekin du lotura zuzena, eta honako hipotesi orokor honetatik abiatzen da:

  • Irakasleak Ikaskidetzarekiko jarrera positiboa areagotu dezake.  Estrategien artean, garrantzitsuak dira ikastearekiko motibazioa aregotzera begirakoak eta elkarlanaren zein laguntzak jaso eta ematearenean alderdi positiboak indartzen dutenak erabiltzea.

Momentu honetan eta ekaina bitartean, aurreikusi moduan, ikastetxeetan datu bilketa egiten ari gara. Dagoeneko, 5 geletako behaketa prozesua bukatu da eta beste 4 gelatan dago martxan.

Anuncios

Ikerketa proiektua

Aurreko post batean esaten genuen bezala, aurten ikerketa proiektu bat jarriko dugu martxan Ikaskide Taldeen proiektuaren baitan.

Ikerketa proiektu honek bi helburu nagusi ditu:

  • Ikaskide Taldeekiko ikasleen jarrerak identifikatzea eta emaitza akademikoekiko izan dezaketen erlazioa aztertzea
  • Irakasleriaren esku-hartze motak aztertzea hiru eremutan: 1) ikaskidetzarekiko motibazioa; 2) prozesuaren antolaketa; eta 3) taldeari emandako laguntza eta esku-hartzearen eragina identifikatzea.

Dena den, ikerketa proiektuaren berri sakonago izan nahi baduzu, egin ezazu klik beheko estekan eta bertan aurkituko dituzu, labur-labur proiektu horren nondik norakoak

IKASKIDE TALDEAK ikerketa