Inmakulada Ikastola – Enprendizaia Haur Hezkuntzako zikloan

Apirilaren 1ean egindako Jardunaldian honako hau esan ziguten Tolosako Inmakulada Ikastolako kideek:

«Ikasturte osoan gure ikastetxean aurrera eraman dugun esperientziaren berri ematen du azalpen honek.

Lanbide Heziketako ikastetxea gara eta Haur Hezkuntzako 2. Mailako ikasleekin garatu dugu hezkuntza kooperatiboan oinarritutako proiektua. Ikusiko duzuenez, hainbat errekatxo eta ibaien uretan murgildu gara, itsasora iritsi arte… Batzuetan ur handiegitan sartzen ari ote ginen beldur izan gara, eta itotzeko arriskuan ere egon garela pentsa daiteke, baina azkenean igeriketan, txalupan, traineru gainean …, olatu guztiak harrapatu ditugu eta guztiok bidaia zoragarria egin dugula esan behar, irakasleok eta ikasleek …

Hurrengoa prestatzen ari gara jadanik!!»

Beheko esteka klikatu ezazu, bestela Inmakuladako kideek aurrera ateratako proiektuaren berri galduko duzu!

Inmakulada – proiektua

Pasaia-Lezo – fisika lantzen ikaskide taldeen bidez.

«Txirrindulari bat ihes eginda doa Tourreko etapa batean. Irabaziko al du etapa? Irabazten ez badu, non harrapatuko dute?»

Horixe izan zen Pasaia-Lezo Lizeoko DBHko 4. mailako ikasleei irakasleak mahai gainean jarri zien arazoa, fisika eta kimika arloan zinematika lantzeko amoz.

Ikaskide taldetan, lan kooperatiboaren bidez, aurkitu behar zioten ikasleek irtenbidea arazoari.

Esperientzia hori ekarri ziguten Pasaia-Lezo Lizeoko kideek Ikaskide Proiektuaren baitako I. Jardunaldira.

Egin ezazu klik beheko estekan, hortxe aurkituko dituzu eta ikaskidetza proiektu ezin interesgarriago honen gorabehera guztiak.

Pasai-Lezo Lizeoa-proiektua eusk

Bihotz Gaztea Ikastola – 2010/11n abiatutako proiektuak

Apirilaren 1ean gauzatutako Ikaskide Taldeen I.Jardunaldiaren baitan, geletan praktikara eramaten ari ziren hiru esperientzia kooperatibo aurkezku zitzaizkigun.

Esperientzia horien artean, Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolakoak ditugu.

Lehen Hezkuntzan eta DBHn aurrera eramandako proiektu desberdinen berri eman ziguten Bihotz Gazteako kideek, zein baino zein interesgarriagoa. Hona ekarri ditugu guztion esku egon daitezen.

Beheko estekan klika ezazu, eta Santurtzin abian jarritako proiektuekin gozatu!

Bihotz Gaztea-proiektua 2.0

Mariam Bilbatua – «Ikaskidetzaren erronkak. Eredu berri baterantz»

Apirilaren 1ean Ikaskide Proiektuaren baitan egindako I. Jardunaldian, proiektuaren koordinatzaile eta aholkulari taldeko kide ere baden Mariam Bilbatuak eman zuen eguneko azken hitzaldia, «Ikaskidetzaren erronkak. Eredu berri baterantz» izenburupean.

Hitzaldia gaztelaniaz eman zuen Mariamek, eta beheko estekan dago bere hitzaldiaren muina euskaraz.

Egin ezazu klik estekan M. Bilbatuaren hitzaldiaren oinarri garrantzisuenak aztertu ahal izateko.

Mariam Bilbatua -Aurkezpena

Joan Ruéren hitzaldia

Apirilaren 1ean egindako jardunaldian Joan Ruék lan kolaboratiboaren gaineko ebaluazioaz hitz egin zigun, «Evaluar la cooperación» izeneko hitzaldian.

Beheko estekak klikatuta aurkituko dituzue, bai emandako hitzaldia, baita haren osagarri gisa erabili zuen power pointa, pdf formatuan.

joan Rué – Evaluar la cooperación

Joan Rué – Aurkezpena