Esperientzien elkartrukea – Ikasturteko azken Mintegia

Maiatzaren 24an,  Ikaskide Proiektuan ari garen kide guztion artean, ikasturteko azken mintegi saioa egin genuen HUHEZIn.

Orain arte egindako mintegietan banaketa bat eman da: proiektuan ikasturte honetan bertan hasi diren kideak, alde batetik, eta dagoeneko Ikaskide taldeetan beterano diren kideak bestetik.

Mintegi honetan, aldiz, Ikaskide Proiektuan ari diren kide guztiak elkartu ginen, zahar eta berri, guztiok baitugu besteongandik zer ikasi, dagoeneko hezkuntza kooperatiboaren gaineko esperientzia luzea izan ala ez.

Hiru izan ziren mintegian bete nahi izan genituen helburuak:

  • Esperientziak elkartrukatzea.
  • Elkarrengandik ikastea.
  • Datorren ikasturteko aurreikuspenak egitea.

Horretarako, bi lantaldetan banatu ginen bertan parte hartu genuenok: batetik, lehen hezkuntzako taldea osatu zen; bestetik, bigarren hezkuntzakoa.

Bi lantalde horietan esperientziak partitu eta eztabaidatu ondoren, taldeak bildu eta ondorio komunak ateratzeko saioa egin zen.

Mintegiaren nondik norakoak eta bertan, lehen hezkuntzaren eremuan aurkeztutako esperientziak ezagutu nahi badituzu, beheko estekan klikatzea baino ez daukazu!

MINTEGIA_Maiatzak 24-LEHEN HEZKUNTZA

Mintegiko partaideak:

Anuncios

Salbatore Mitxelena – ikaskidetza proiektuak

Zarauzko Salbatore Mitxelenako kideak sartu berriak dira Ikaskide Proiektuan; hala ere, ez dute kideok txikira jokatzen.

Olatuan murgilduz edo surf taularen gainean, kartak partitu eta  ordagoa joaz irabazi nahi diote partida berrikuntzak sortu ohi duen bertigoari. Eta lortuko dute, zalantzarik gabe.

Animo eta bejondeizuela!

Hasi berriak izanik ere, 8 ikaskidetza proiektu jarri dituzte martxan aurten; horietako 6 Lehen Hezkuntzan eta beste 2 DBHn.

Horien berri izan nahi baduzu beheko estekan klikatzea baino ez daukazu!

Salbatore euskaraz

Salbatore Mitxelena (Zarautz) www.zarauzkoikastola.org

Pasaia-Lezo Lizeoa – Marinel gaztea proiektua

Martxoaren 23an Ikaskide Taldeen proiektuaren baitan egingako II. Jardunaldian Pasaia-Lezo Lizeoko kideek aho-zabalik utzi gintuzten guztiok ikaskidetzan aurrera eraman duten proiektuaren aurkezpenean.

Jardunaldian aurkeztutako proiektu guztiak izan ziren oso interesgarriak, honen antzera, baina Pasaia-Lezoko kideen proiektuak badu berezitasun bat: bere ikusgarritasuna.

Zertaz ari garen jakiteko egin ezazu klik beheko estekan. Ez zaizu damutuko!

Pasaia-Lezo Lizeoa

Pasaia-Lezo Lizeoa (Pasaia-Lezo) www.lizeoa.com

Bihotz Gaztea – DBHko proiektuak

Santurtziko Bihotz Gazteako kideak burubelarri ari dira Ikaskide Taldeen bidez lanean.

Martxoaren 23an egindako Ikaskide proiektuaren baitako II. Jardunaldian DBH 2n, teknologia atalean garatzen ari diren proiektuaren berri eman ziguten.

Oso proiektu interesgarri eta osatua aurkeztu ziguten jardunaldian, zehaztasun osoz.

Zuk ere horren berri izan nahi baduzu, ez zalantzarik izan eta egin ezazu klik beheko estekan.

Bihotz Gaztea – Santurtzi

Bihotz Gaztea Ikastola (Santurtzi)  www.bihotzgazteaikastola.net

Asti Leku Ikastolaren esperientziak

Portugaleteko Asti Lekuko kideek Ikaskide Proiektua Batxilergoan eramaten ari dira aurrera.

Batxilerreko 1. mailan hiru arlo jorratzen dituzte Ikaskide Taldeetan aurrera eamaten dituzten proiektuen bidez:

  • Ekonomia
  • Euskal Herriko Historia
  • Historia Garaikidea

Batxilergoko 2. mailan ere jarri dute esperientzia abian, Espainia eta Euskal Herriko Historia arloan.

Ikaskide Proiektuaren baitan egindako II. Jardunaldian eman proiektu zinez interesgarri horien berri.

Zuk ere ezagutu nahi badituzu, beheko estekan klikatzea baino ez duzu. Ez galdu aukera!

Asti Leku euskaraz

Asti Leku Ikastola (Portugalete) www.astileku.com