Ikerketa proiektua

Aurreko post batean esaten genuen bezala, aurten ikerketa proiektu bat jarriko dugu martxan Ikaskide Taldeen proiektuaren baitan.

Ikerketa proiektu honek bi helburu nagusi ditu:

  • Ikaskide Taldeekiko ikasleen jarrerak identifikatzea eta emaitza akademikoekiko izan dezaketen erlazioa aztertzea
  • Irakasleriaren esku-hartze motak aztertzea hiru eremutan: 1) ikaskidetzarekiko motibazioa; 2) prozesuaren antolaketa; eta 3) taldeari emandako laguntza eta esku-hartzearen eragina identifikatzea.

Dena den, ikerketa proiektuaren berri sakonago izan nahi baduzu, egin ezazu klik beheko estekan eta bertan aurkituko dituzu, labur-labur proiektu horren nondik norakoak

IKASKIDE TALDEAK ikerketa

Anuncios

2011/12ko kronograma

Ikasturte hasiera planak, plangintzak, egiteko garaia da.

Gauza bat edo bestea dela, plan horiek ez dira, ia inoiz, pentsatu eta idatzi moduan ateratzen; dena den, ikasturtearen nondik norakoak  eta helburuak finkatzen laguntzen digute, nahiz eta gauza batzuk atzeratu eta besteak aurreratu egiten zaizkigun.

Hori horrela dela jakinik, ausardia osoz, hona hemen ikasturte hasiera honetan geure buruari ezarri diogun kronograma. Ea dena betetzeko gai garen!

Gure kronogramaren berri izan nahi baduzu, egin ezazu klik beheko estekan.

2011-12 Kronograma

2011/12rako asmo berrituak

Ikasturte berri honetan asmo berrituekin gatoz.

Iazko egitasmo guztiekin aurrera egiteaz gain, ikasturte honetan mintegi gehiago izango ditugu, blog  berria estrenatu (oraintxe ikusten ari zaren hau) eta ikerketa proiektu bat jarriko dugu martxan.

Horien guztien eta gehiagoren berri izan dezazuen txosten bat osatu dugu, proiektuaren abiapuntuarekin bat eginez eta ikasturterako asmoak finkatuz.

Horiek ezagutu nahi badituzu, klikatu ezazu beheko esteketan, bertan aurkituko baitituzu, euskaraz eta gaztelaniaz, asmo horiek guztiak.

IKASKIDE 2012 AURKEZPENA

Ikaskide 2012 Txostena gazteleraz

Ikaskide proiektua

IKASKIDE PROIEKTUA

Aurrekariak  

Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak buruturiko gogoeta estrategikoa:

“Formazio kooperatiboan aurreratzea unibertsitatez kanpoko hezkuntza mailetan, bai lanbide hezkuntzan, baita bigarren hezkuntzan ere. Horretarako formazio materialen ekoizpena ahalbidetuko da eta bere inplementaziorako Administrazioaren elkarlana eta kolaborazio-eredua aurreikusiko dira”

Adituen iradokizunak:

“Komenigarria izango litzateke hezkuntzari bi orientazio osagarri ematea.

  • Lehenengo mailan, pixkanaka bestea ezagutzea.
  • Bigarrengoan, eta bizitza osoan zehar, proiektu komunetan parte hartzea …

Hortaz, eskola hezkuntzak bere programetan gazteak oso txikitatik lankidetza proiektuetan ikasten hasteko nahikoa denbora eta aukera eskaini behar ditu” (Delors, J., 1999:100)

Xedeak

  • Ikaskidetzaren kultura eta balioak, mugimendu kooperatiboaren izaera adierazten dutenak, eta “elkarrekin bizitzen eta lan egiten” (pertsonarteko harremana, parte hartze demokratikoa, elkarlana eta talde lana, gizarte bizikidetzarako arauak, aniztasuna, arazoen ebazpena) konpetentziaren uztarketa eta garapena:

“Aprender a vivir juntos, comprender al otro y entender la interdependencia a través de la participación en proyectos comunes y del desarrollo de capacidades ligadas al análisis y resolución de conflictos sobre la base del entender al otro.” (Delors, 1999)

  • Ikaskidetzaren bidez “ikasten ikastea” konpetentziaren garapena (ulermenean oinarritutako pentsamendua, pentsamendu sortzailea, pentsamendu kritikoa, erabakiak hartzea, arazoen ebazpena, baliabide kognitiboen erabilera).

“competencia necesaria para organizar y regular el aprendizaje, en solitario y en grupos; para adquirir, procesar, evaluar y asimilar nuevas piezas del saber; y para aplicar estas competencias en una variedad de contextos, incluyendo la resolución de problemas y el aprendizaje en casa, en la formación/educación, en el trabajo y en la sociedad.” (Comisión Europea, 2002)

  •  “Komunikatzen ikasi” konpetentziaren garapena (entzuten ikasi, galdetu, argudiatu, eztabaidatu, kontzientzia sozio-komunikatiboa, gizarte komunikabideen baliabideak, IKTak). Komunikazioa ama hizkuntzan,

“La comunicación es la habilidad para expresar e interpretar pensamientos, sensaciones y hechos tanto oralmente como por escrito en todo tipo de contextos sociales, en el trabajo, en casa y durante el tiempo libre.” (Comisión Europea, 2002)

  • Ikaskidetzaren bidez “Ekintzailetasuna” konpetentziaren garapena (informazioa hartzea eta gordetzea, ideia berriak eta konponbideak lantzea, ideiak gauzatzea, inpaktuaren ebaluazioa).

 “La iniciativa emprendedora en este sentido tiene una parte activa y una pasiva: la tendencia a hacer cambios uno mismo, pero también la habilidad de dar la bienvenida y apoyar la innovación traída por factores externos aceptando el cambio, responsabilizándose de las acciones de cada uno, positivas o negativas, terminar lo que se haya comenzado, saber a dónde vamos, fijar objetivos e ir en su busca, y tener la motivación para lograr el éxito”. (Comisión Europea, 2002)

Sortutakoak

  • Oinarrizko materialak
  • Teknikak eta dinamikak
  • Sekuentzia Didaktikoa eratzeko prozedura