Ikerketa proiektuak aurrera darrai

Aurretik argitaratutako post batean jakinarazten genuen moduan, ikasturte honetan ikerketa proiektu bat jarri da martxan Ikaskide Proiektuaren baitan.

Ikerketa motibazioaren gaiarekin du lotura zuzena, eta honako hipotesi orokor honetatik abiatzen da:

  • Irakasleak Ikaskidetzarekiko jarrera positiboa areagotu dezake.  Estrategien artean, garrantzitsuak dira ikastearekiko motibazioa aregotzera begirakoak eta elkarlanaren zein laguntzak jaso eta ematearenean alderdi positiboak indartzen dutenak erabiltzea.

Momentu honetan eta ekaina bitartean, aurreikusi moduan, ikastetxeetan datu bilketa egiten ari gara. Dagoeneko, 5 geletako behaketa prozesua bukatu da eta beste 4 gelatan dago martxan.

Hasi berriak – II.Mintegia

Ikaskide Proiektuan ikasturte honetan hasi diren kideen bigarren mintegia maiatzaren 3an egin zen.

Bertan lantu zen gai nagusia zera izan zen:

  • Nola baliatu ikaskuntza kooperatiboa gelako aniztasunari erantzuteko?

Eta, gai hori ardatz hartuta, honako helburu hauek jarri genizkion geure buruei:

  • Elkarlanean, hobekuntzarako proposamenak aurrera eramateko urratsak aurreikustea.
  • Taldearen ezagutzaz, trebeziaz eta esperientziaz baliatu gure ezinak gainditzen saiatzeko.

Mintegiko partaideak:

Beteranoen III. Mintegia – bilakaera eta ondorioak

Apirilaren 26an egin zen Ikaskide Proiektuan 2010/11 ikasturtetik ari diren kideen mintegia.

Mintegiaren gai nagusia zera izan zen: Ikaste kooperatiboaren prozesua ahalik eta modu autonomoan garatzeko bidea.

Bi ikasturteotan metatutako esperientziaren bidez jasotako ezagutzari heldu zitzaion eta,  horren bidez, ikastetxeetan era autonomoan proiektuari jarraipena ematearen gaineko hausnarketa egin zen.

Helburu horrekin, orain arte sortu eta iturri desberdinetatik jaso dugun dokumentazioa aztertu zen. Horretarako, bi bide erabili ziren: batetik, dokumentazio orokorra jasotzen zuen gailua eman zitzaien parte hartzaileei; bestetik, bloga aztertu zen, eta horrek proiektuko partaide guztien arteko ikaste komunitate bat sortzeko eman ditzakeen aukeren gaineko gogoeta egin zen.

Mintegia emankorra izan zen, oso, eta atxikitako dokumentuan jaso ditugu harren bilakaeraren urratsak eta bertatik jasotako emaitzak.

Ikaste Kooperatiboa autonomoki aurrera eramateko planteatzen diren urratsak ezagutu nahi badituzu, klika ezazu beheko estekan.

BETERANOAK – III. MINTEGIA

Mintegiko partaideak:

“Beteranoen” III. Mintegia – iragarpena

Ikasturterako finkatu genuen egutegiari jarrituz, datorren ostegunean, apirilak 26, mintegi saioa egingo dugu Huhezin, 15:00etatik 19:00etara.
Saio honetan, aurreko mintegietan landutakoari jarraituz, ikastetxe bakoitzak hezkuntza kooperatiboaren proiektua aurrera eraman ahal izateko, autonomiarantz beste urrats bat egiten saiatuko gara, printzipioetan, diseinuan, esku-hartzean eta ebaluazioan ditugun errekurtsoak eta baliabideak aztertuz.

Susana Ruizen esperientzia

Aurreko post batean ere ikusita izango duzu Barakaldoko Colegio El Regatoko Susana Ruiz Goñik bere esperientzia eta sentipenetik idatzitako artikulu hau.

Sentipen eta bizipen horien esperientzia azaldu zigun Ikaskide Taldeen baitan egindako 2. Jardunaldian.

Hasieran aipatutako aurreko post hartan artikuluaren sarrerako aipu bat jartzen genuen pantaila honetan. Orain beste bat aukeratu dugu. Honela dio Susanak:

“Si las experiencias positivas favorecen nuestro aprendizaje, ¿por qué insistía en las negativas? Si generan miedo, en unos casos, y, oposición, en otros, ¿dónde estaba el beneficio? Seguía aferrada al sistema del pasado que daba más importancia al control del proceso que al resultado. Era lo que me hacía sentir segura. Era lo aprendido. Pero, ¿quién era yo para igualarles en aprendizaje? ¿por qué me olvidaba de sus propias competencias?”

Aurretik irakurri ez baduzu, oraintxe daukazu beste aukera bat.

Egin ezau klik beheko estekan eta sar zaitez sentipenen munduan.

S. RUIZ GOÑI – Aprender a sentir

Colegio El Regato (Barakaldo) www.elregato.com

Salbatore Mitxelena – ikaskidetza proiektuak

Zarauzko Salbatore Mitxelenako kideak sartu berriak dira Ikaskide Proiektuan; hala ere, ez dute kideok txikira jokatzen.

Olatuan murgilduz edo surf taularen gainean, kartak partitu eta  ordagoa joaz irabazi nahi diote partida berrikuntzak sortu ohi duen bertigoari. Eta lortuko dute, zalantzarik gabe.

Animo eta bejondeizuela!

Hasi berriak izanik ere, 8 ikaskidetza proiektu jarri dituzte martxan aurten; horietako 6 Lehen Hezkuntzan eta beste 2 DBHn.

Horien berri izan nahi baduzu beheko estekan klikatzea baino ez daukazu!

Salbatore euskaraz

Salbatore Mitxelena (Zarautz) www.zarauzkoikastola.org

Pasaia-Lezo Lizeoa – Marinel gaztea proiektua

Martxoaren 23an Ikaskide Taldeen proiektuaren baitan egingako II. Jardunaldian Pasaia-Lezo Lizeoko kideek aho-zabalik utzi gintuzten guztiok ikaskidetzan aurrera eraman duten proiektuaren aurkezpenean.

Jardunaldian aurkeztutako proiektu guztiak izan ziren oso interesgarriak, honen antzera, baina Pasaia-Lezoko kideen proiektuak badu berezitasun bat: bere ikusgarritasuna.

Zertaz ari garen jakiteko egin ezazu klik beheko estekan. Ez zaizu damutuko!

Pasaia-Lezo Lizeoa

Pasaia-Lezo Lizeoa (Pasaia-Lezo) www.lizeoa.com