IKASKIDE TALDEAK HEZKUNTZA KALITATEA HOBETZEN:GAKOAK ETA ESPERIENTZIAK
Badator IKASKIDE TALDEAK antolatutako V.JARDUNALDIA!
Maiatzaren 15ean izango da Eskoriatzako HUHEZI fakultatean eta aurtengoan 5. urtea izanik egitarau aberatsa prestatu dugu.
IKASKIDETZA ULERTZEKO GAKOAK ezagutuko ditugu Ana Usabiaga proiektuaren koordinatzailearen eskutik eta gako horietako bakoitzean ikastetxeek izandako ESPERIENTZIA ERREALAK partekatuko dira ikastetxeetako protagonisten eskutik (Ibaizabal Ikastola, Lea Artibai Ikastetxea, Azpeitiko Ikastola, Laudio Ikastola eta Assa Ikastola). Ikaskidetzak eurekiko(irakasle gisa), euren ikasleekiko eta euren ikastetxeekiko eragindako aldaketa eta hobekuntzen berri emango digute euren proiektuak partekatzen dituzten bitartean.
Ostean Fernando Fernandez Madrileko Irakaskuntza kooperatiben arduradunaren eskutik IKASLEEN KOOPERATIBEN inguruan hitzaldia izango dugu.
Eta bukatzeko Mariam Bilbatua esperientzia handidun HUHEZIko irakasle eta IKASKIDE proiektuko kideak itxiera emango dio jardunaldiari “IKASTE-IRAKASLE PROZESUAK ALDATZEKO PREMIA ETA IKASKIDE TALDEAK IZANDAKO ESPERIENTZIATIK IKASITAKOA” izeneko itxiera hitzaldiarekin. Mintzaldi hau Inmakulada ikastolako eta Sabatore Mitxelena ikastolako partaideek adibidetuko dute euren ikastetxeetan bizitako esperientziak gogora ekarriz.
Hona hemen egitaraua:
Parte hartzeko interesa bazenu eman izena helbide honetan: harrera.huhezi@mondragon.edu
Hurbiltzen zaretenok zuen parte hartzearen ziurtagiria jasoko duzue.
Baina batez ere gozatu eta ikasteko aukera bikaina izango duzue!