Maiatzaren 17an egin zen Ikaskide Proiektuan aurten hasitako kideen arteko II. Mintegia.
Bertan, Ikaskide taldeak eta aniztasunaren trataera izan zen landutako gaia.
Zer ekarpen egin diezaioke hezkuntza kooperatiboak aniztasunaren trataerarai? Nola landu aniztasuna ikaskide taldeen bidez?… Galdera horiei eta gehiagori erantzuna ematen saiatu ziren mintegiko partaideak eta aholkulariak.
Ohi moduan, hezkuntza kooperatiboan oinarritutako ariketa praktikoetatik abiatu zen proposatutako hausnarketa. Bertatik, ondorio teorikoak atera ziren eta, azkenik, ondorio teoriko horiek gelako egunerokotasuneko praktikan nola txertatzen diren ere aztertu zen.
Mintegiaren bilakaera eta bertatik ateratako ondorioak ezagutu nahi badituzu, egin ezazu klik beheko estekan.
Kide berriak-II Mintegia-ANIZTASUNAREN TRATAERA
Mintegiko partaideak:
- Bihotz Gaztea Ikastola (Santurtzi) www.bihotzgazteaikastola.net
- Politeknika Txorierri (Derio) www.txorierri.net
- Assa Ikastola (Lapuebla de Labarka) www.assaikastola.net
- Eleizalde Ikastola (Bermeo) www.eleizaldeikastola.net
- Itxaropena Ikastola (Trapagaran) www.itxaropenaikastola.net
- Oteitza Lizeo Politeknikoa (Zarautz) www.oteitzalp.org
- Salbatore Mitxelena (Zarautz) www.zarauzkoikastola.org
- Seber Altube (Gernika) www.seberaltubeikastola.net