Maiatzaren 24an, ostegunarekin, Ikaskide Proiektuan ari garen kideok 2011/12 ikasturteko azken mintegi saioa egingo dugu HUHEZIn, 15:00retan hasita, 19:00rak bitartean.
Aurreko mintegietan ez bezala, oraingo honetan, elkarrekin arituko gara duela bi urte proiektuan hasitakoak eta aurtengo ikastetxe berriak.
Mintegiaren helburu nagusiak honako hauek izango dira:
- Esperientziak elkartrukatzea
- Elkarrengandik ikastea
- Datorren ikasturterako aurreikuspenak egitea
Mintegiaren antolaketari daogkionez, honako eskema honi jarraituko diogu:
- Helburuak ahalik eta egokien betetze aldera, mintegiko partaideak 2 lantaldetan banatuko dira: Lehen Hezkuntzakoa eta Bigarren Hezkuntza.
- Lantalde bakoitzeko kideek, aurrera eramaten ari diren proiektuak aurkeztuko dituzte.
- Aurkezpen bakoitzaren ondoren, taldekide guztion arteko elkarrizketa irekiko da.
- Bukatzeko, mintegian ateratako ondorioen laburbilketa egin eta hurrengo ikasturterako ibilbidea marraztuko da.
Proiektuen aurkezpenetan honako eduki hauek landuko dira:
- Proiektuaren argazki orokorra.
- Ekintzaren esperientzia: esku-hartzearen kontakizuna
- Irakaslearen ikaste-prozesua