Apirilaren 26an egin zen Ikaskide Proiektuan 2010/11 ikasturtetik ari diren kideen mintegia.
Mintegiaren gai nagusia zera izan zen: Ikaste kooperatiboaren prozesua ahalik eta modu autonomoan garatzeko bidea.
Bi ikasturteotan metatutako esperientziaren bidez jasotako ezagutzari heldu zitzaion eta, horren bidez, ikastetxeetan era autonomoan proiektuari jarraipena ematearen gaineko hausnarketa egin zen.
Helburu horrekin, orain arte sortu eta iturri desberdinetatik jaso dugun dokumentazioa aztertu zen. Horretarako, bi bide erabili ziren: batetik, dokumentazio orokorra jasotzen zuen gailua eman zitzaien parte hartzaileei; bestetik, bloga aztertu zen, eta horrek proiektuko partaide guztien arteko ikaste komunitate bat sortzeko eman ditzakeen aukeren gaineko gogoeta egin zen.
Mintegia emankorra izan zen, oso, eta atxikitako dokumentuan jaso ditugu harren bilakaeraren urratsak eta bertatik jasotako emaitzak.
Ikaste Kooperatiboa autonomoki aurrera eramateko planteatzen diren urratsak ezagutu nahi badituzu, klika ezazu beheko estekan.
Mintegiko partaideak:
- Inmakulada Ikastola ( Tolosa) www.inmakuladatolosa.com
- Pasaia-Lezo Lizeoa (Pasaia-Lezo) www.lizeoa.com
- Santo Tomás Lizeoa (Donostia) www.santotomaslizeoa.net
- Txantxiku Ikastola (Oñati) www.txantxikuikastola.net
- Bihotz Gaztea Ikastola (Santurtzi) www.bihotzgazteaikastola.net
- Colegio El Regato (Barakaldo) www.elregato.com
- Asti Leku Ikastola (Portugalete) www.astileku.com