«Txirrindulari bat ihes eginda doa Tourreko etapa batean. Irabaziko al du etapa? Irabazten ez badu, non harrapatuko dute?»
Horixe izan zen Pasaia-Lezo Lizeoko DBHko 4. mailako ikasleei irakasleak mahai gainean jarri zien arazoa, fisika eta kimika arloan zinematika lantzeko amoz.
Ikaskide taldetan, lan kooperatiboaren bidez, aurkitu behar zioten ikasleek irtenbidea arazoari.
Esperientzia hori ekarri ziguten Pasaia-Lezo Lizeoko kideek Ikaskide Proiektuaren baitako I. Jardunaldira.
Egin ezazu klik beheko estekan, hortxe aurkituko dituzu eta ikaskidetza proiektu ezin interesgarriago honen gorabehera guztiak.