2012ko otsailaren 2an egin da ikasturte honetako kide berriekin Ikaskide Proiektuko I. Mintegia.
Honako hauek izan dira Mintegi honekin bete nahi izan diren helburuak:
- Elkarren ezagutzaren eta proiektuak partekatzearen bidez, talde sentimendua indartzea.
- Elkarlanean, hobekuntzarako proposamenak aurrera eramateko urratsak aurreikustea.
- Taldearen ezagutzaz, trebeziaz eta esperientziaz baliatu gure ezinak gainditzen saiatzeko
Helburu horiek lortze aldera, honakoak izan dira aurrera eramandako jarduerak:
- Harrera eta kokapena
- Aholkularitza taldearen aurkezpena
- Mintegi-kideen aurkezpena
- Zertan ari gara gutako bakoitza?
- Zergatik ari gara Ikaskide proiektuan?
- Mintegiaren itxiera
Hori guzti hori jolas eta dinamika kooperatiboen bidez eraman da aurrera.