Ikasturte berri honetan asmo berrituekin gatoz.
Iazko egitasmo guztiekin aurrera egiteaz gain, ikasturte honetan mintegi gehiago izango ditugu, blog berria estrenatu (oraintxe ikusten ari zaren hau) eta ikerketa proiektu bat jarriko dugu martxan.
Horien guztien eta gehiagoren berri izan dezazuen txosten bat osatu dugu, proiektuaren abiapuntuarekin bat eginez eta ikasturterako asmoak finkatuz.
Horiek ezagutu nahi badituzu, klikatu ezazu beheko esteketan, bertan aurkituko baitituzu, euskaraz eta gaztelaniaz, asmo horiek guztiak.